Urola taldeko nesken denboraldiko lehen garaipena

2018(e)ko urtarrilaren 17a, asteazkena - 10:37etan eguneratua

ZUMARRAGA – Urola taldeko neskek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten larunbatean Argixaon. 7 eta 0 irabazi zioten Goierri Gorriren bigarren taldeari. Larunbateko partida Kopako lehena izan zen. Sailkapenaren buruan jarri dira, Tolosa, Mutriku eta Aloña Mendirekin batera. Gizonezkoen lehen taldeak ere emaitza bikaina lortu du asteburu honetan: 5 eta 0 irabazi dio Touring taldeari. – A.Z.

Últimas Noticias Multimedia