"Mendia, lirain zapietan"

Bilbao Mendi Film Festivalaren "Mendia, lirain zapietan" erakusketa urtarrilaren 28an bukatuko da

Fularrari buruzkoa da erakusketa, eta mendiarekin zerikusia duten goi mailako fularrak agertzen ditu, "moda munduko izen handien artelanak".

EP - Jueves, 18 de Enero de 2018 - Actualizado a las 11:04h

"Mendia, lirain zapietan"erakusketa

"Mendia, lirain zapietan"erakusketa

Galería Noticia

"Mendia, lirain zapietan"erakusketa

BILBO. Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren hamargarren edizioaren baitan antolaturiko "Mendia, lirain zapietan" erakusketa bisitatzeko azken egunak dira. Azarotik Bilboko Euskal Museoan ikusgai dagoen erakusketa urtarrilaren 28an amaituko da. Fularrari buruzkoa da erakusketa, eta mendiarekin zerikusia duten goi mailako fularrak agertzen ditu, "moda munduko izen handien artelanak".

Jaialdiaren arduradunek jakinarazi dutenez, 70 pieza hautatu baino gehiago biltzen ditu erakusketak, Aldo Audisio, Laura Gallo eta Cristina Natta-Soleri komisarioek aukeratuta. Turingo Museo della Montagna museoaren bildumatik datoz guztiak. Ia 200 alek osatzen dute bilduma hori.

Antzinakoenak 1920ko eta 1930eko hamarkadetakoak dira, eta XXI. mendeko fularrak ere badira. Sortzaileen artean daude Chanel, Hermes, Prada, Givenchy, Gucci, Celine, Krizia, Burberrys, Ralph Lauren, Escada, Gabrielli, Daphné, AAllard e Bogner eta beste hainbat. Horiekin batera, gaur egungo markak ere ageri dira, hala nola Lola Paltinger, Milleneufcentquatrevingtquatre, Etoile de Marie, Casali 71 eta Charlotte Hudders.

Marco Ribettik koordinaturik antolatutako erakusketan oroitzapenezko fularrak ere badira, neguko olinpiar jokoei buruzkoak, hala nola 1952ko Osloko Olinpiar Jokoetarako egindakoa edo 1968ko Grenobleko Olinpiar Jokoetarako eginiko seriea. Azken lan hau entzute handiko ilustratzaile eta margolariei enkargatu zitzaien, Constantin eta Pierre Ambrogianiri, besteak beste.

Turingo Museo Nazionale della Montagna eta Bilbao Mendi Film Festival Mendiko Zinemagintzaren Nazioarteko Elkargoko kideak dira. Harreman bikaina dute eta horri esker gauzatu da erakusketa hau.