Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Gurasoen partaidetza Labiaga Ikastolan

Guraso eta bazkideen elkarlana ezinbertzekoa da Labiaga ikastola aitzinera eramateko

Testua eta argazkiak Labiaga Ikatola - Jueves, 18 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:12h

Guraso eta senideak ikasleekin, ikastolan antolatutako ekimen batean.

Guraso eta senideak ikasleekin, ikastolan antolatutako ekimen batean.

Galería Noticia

  • Guraso eta senideak ikasleekin, ikastolan antolatutako ekimen batean.
  • Gurasoak xakean aritu ziren haurrekin.

Beran hezkuntza euskalduna izateko herritar eta guraso batzuek Labiaga Ikastola sortu zuten 1974an. Gaur egun ere, ikastolako partaide guztien gogoa oinarri duela, ikasleen, gurasoen, profesionalen eta laguntzaileen arteko kooperazioa indartzeko Labiaga ikastolak talde desberdinak ditu. Hala nola, batzordea, mantenu, lorezain-tza, talo eta guraso taldeak.

FAMILIEN PARTE HARTZEA IKASTOLA BARRENEKO EKINTZETAN Irakasle eta gurasoen arteko elkar harremanak indartzea garrantzitsua da Labiaga Ikastolarentzat. Familiaren presen-tzia areagotzeko jarduerak bultzatzen ditugu. Izan ere, badakigu, haurrari familiako kideekin duen atxikimenduak konfiantza ematen diola, eta ikasleak irakaslearekin lotura hau garatuz gero, ikasketa prozesua ahalik eta egokiena izatea lortuko dugu.

Horrela ba hezkuntza proiektua aberasgarriagoa izan dadin, ekintza ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen ditugu familiak:

- Ipuinak: Juul kanpainaren baitan, irakurketa zaletasuna bultzatzearren, familiak gelara etorri ohi dira ipuinak kontatzera.

- Gurasoen Lanbideak ezagutuz: Elikadura osasuntsua eta sukaldaritza;musika entzunaldiak musika tresna ezberdinekin;josketa;medikuak-erizainak lehen sorospenak;xaboi tailerrak;erlezaina...

Aurten, Haur Hezkuntzan, Gorpu-tza proiektua lantzeko, ikasleek norberaren gorputza kanpotik eta barrutik ezagutzeko eta sarri medikura joatearen arrazoia dela eta, gune desberdinak sortu dira gelatan: medikurako ordua hartzeko harrera, farmazia eta medikuaren kontsulta. Goxotasunetik, gertutik eta konfiantza duten bi guraso erizainen eskutik ikasi izan ahal dute txikiek.

Bertzetik, sukaldaritza tailerraren barruan, ikasle baten aitak gozotegi batean lan egiten duela aprobetxatuz, txokolateko turroia nola egiten den ere ikasteko aukera izan dugu.

HORRELA IKUSTEN DUTE GURASO TALDEKO KIDEEK BERE EGINKIZUNA Guraso Taldea Labiaga ikastolako taldeetako bat da, bertzeak bezala, denen artean bolondres moduan eta auzolanean aitzinera ateratzen dena. Partaideen artean, batzordekidea den guraso bat, irakasle bat eta geletako guraso arduradunak daude (HHtik DBH 2ra).

Urtean zehar, Ikastola barrenean nahiz Berako herrian antolatzen diren ekintza desberdinak gauzatzeko, gela bakoitzak dagokion ardura hartzen dugu, hala nola:

- Ikastolan bertan: gurasoentzako ikastaroak;Inude eta artzainetako konpartsa;Euskara, KiVa, Liburuaren eguna;Agate eguna…

- Berako herrian: Lurraren eguna, Olentzero, Errege eguna, inauteriak, Berako bestak…

Horretarako, guraso arduradunek gainerako gurasoen artean partaide-atza eta auzolana bultzatzeko lan egiten dugu. Honetaz gain, zubi lana egin eta ikastolako informazioa zabaltzen dugu dagokien taldean (batzordekidei, irakaslei, gurasoei…).

ZER DA LABIAGA IKASTOLA HITZETAN? Hurbiltasuna, konfidantza, laguntza, ardurak, elkarlana, mugimendua, igorlea, laguntasuna…

Ekintza desberdinen bultzatzailea -”Zer gura, lortu hura”-. Gurasoen inplikazioa lortzeko talde dinamikoa, erronka, babesa…

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia