Maider Alkorta Hernaniko Hiru dendako arduraduna

“Hernanin haurrentzako arropa modernoa duen denda bat faltan botatzen zen”

Iaz Gipuzkoako Bazkundeak eta Donostialdeko merkatariek ‘10 bitxi’ saria eman zioten Hiru dendari. Maider Alkorta pozik dago bere saltoki eta lanarekin

Aitziber Muga - Jueves, 18 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:14h

Maider Alkorta

Maider Alkorta

Galería Noticia

Maider Alkorta

Hernani- Hernaniko Kaxkoan (Andre Kale, 35) kokatzen da xarma berezia duen haur eta gaztetxoen-tzako Hiru arropa denda. “Oso gustura nago denda honetan, batzuk esaten didate lokal handiagoa behar dudala, baina ni hemen oso ondo nago”, adierazi du Maider Alkortak. Denda honek badauka iman berezi bat: mimo handiz prestatutako erakusleihoa.

Zer aurkitu dezakete erosleek denda honetan?

-Kalitate ona eta tarteko prezioa duen modako arropa, zero eta hamasei urte bitartekoentzat. Tratu pertsonala eta gertukoa eskaintzen dugu. Herriko denda bat gara eta denda handienek ez duten gertuko tratua guk eskaintzen dugu. Gainera, beti gauza eta marka berriak ekartzen saiatzen naiz.

Noiz zabaldu zenuen?

-Urriaren 22an bi urte bete genituen.

Nola animatu zinen merkataritza munduan sartzera?

-Txikitatik asko gustatu zait arropa mundua eta lana toki askotan egin dut. Azkenean Donostiako denda batean erori nintzen hainbat urtetan, baina nire denda irekitzeko gogoa nuen. Pentsatzen nuen nire denda jartzeko loteria tokatu behar zitzaidala;pentsatzen nuen ez nuela hainbeste diru denda bat zabaltzeko. Baina Beterri eskualdeko agentziara jo nuen galdetzera, informazio bila eta nire proiektua egingarria zen jakitera. Ikusten nuen nire inguruan batzuk dendak irekitzen zituztela eta nik neure buruari esaten nion: “Horrek ireki baldin badu, zergatik nik ez?”.

Eta aurrera egin zenuen.

-Bai, momentua iritsi zitzaidan. Amets bat da, egi bihurtu dena. Konturatu nintzen emakumeen dendak bazeudela eta nik hiru ume ditudanez, pentsatu nuen Hernanin faltan botatzen zela haur eta gaztetxoen-tzako arropa modernoa eta polita eskaintzen zuen denda bat, gehiegi gastatu nahi ez dutenentzat.

Eta nolakoak izan dira lehenengo bi urte hauek?

-Positiboak izan dira, horrelako denda bat falta zelako. Gainera, ni betidanik Hernanin bizi izan naiz eta ezagutzen naute. Hiru ume ditudanez ikastolarekiko lotura ere badut eta pertsonak salmentarako eragin handia dauka. Ondo hasi ginen eta ondo goaz. Gainera nire lana oso gustukoa daukat.

Iaz Donostialdeko merkatariek zure denda aukeratu zuten ‘10 bitxi’ saria jasotzeko. Nola hartu zenuen aitortza hau?

Pozik eta urduri. Zutaz hitz egiten dute eta lana ondo ari zarela egiten esan nahi du.

Nola ikusten duzu herriko merkataritza?

-Bere gora-beherekin. Badaude ireki duten dendak, itxi behar izan dutenak eta mantendu direnak, baina nik uste dut Hernani baterako denda gutxi daudela. Laguntzarik ere ez dago. Egia da Gabon hauetan mugimendu eta alaitasun gehiago ikusi dela. Iaz, ez zen ia jenderik kalean ikusten eta aurten hitz egin dudan merkatariekin komentatu dugu, ez bakarrik salmentei dagokienez, baizik eta salmenta giro gehiago ere bazegoela.

Egin izan dituzue tokiko salmenta suspertzeko ekimenak.

-Bai, herriko eskaparateak paper beltzekin tapatu genituen eta jendeak herria horrela ez du ikusi nahi. Nahiz eta denda honetan ez erosi, hemendik pasatzerakoan dendek argia ematen diote kaleari. Dena beltzez badago, orduan konturatzen gara nora begira ez dagoela. Tristea gelditzen da herria, plaza ere oso triste ari da gelditzen.

Hasi berria den txotx garaia aproposa da salmentetarako?

-Guri txotx garaiak ez digu eragiten. Pasa zaigu noizbait koadrila bat etorri zaigula Bilbotik eta zerbait erosi digutela, baina ez da ohikoa. Larunbat arratsaldetan dendak aspalditik ez dira irekitzen, hilda egoten da merkataritza. Gu berriak ginenean irekitzen hasi ginen eta konturatu ginen ez zuela pena merezi. Hasi beharko ginateke zerotik jendea ohitzen berriz larunbat arratsaldetan erostera etortzeko.

Eta zein dira zuen erosleak?

-Gehienbat herriko jendea, eta ondoko herrietatik, Donostialdetik, Astigarraga, Urnieta, Usurbil... ere etortzen zaizkigu.

Gipuzkoako txokorik maiteena. Niretzat oso berezia da aitaren errautsak bota genituen tokia. Hernanin dago.

Paisaia idiliko bat. Igeldotik ikusten dena.

Mendi bat. Aralar, oso aproposa da haurrekin bueltaxka bat egiteko.

Hondartza bat. Getarikoa, lasaia delako.

Festa batzuk. Sanjoanak.

G

ipuzkoatzen