Lazkaoko udal zerga eta tasentzat, laguntzak

Eskaerak Udaletxeko Gizarte zerbitzuetako departamentuan eskatu daitezke otsailaren 1a arte

Jueves, 18 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:14h

lazkao- Lazkaoko Udalak 2017ko ohiko etxebizitzako ura, estolderi, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu aurtengo urtean. Eskaera egiteko epea dagoeneko zabalik dago eta laguntzako horiek eskuratzeko paperak entregatzeko azken eguna otsailaren 1ean izango da.

Ohiko legez, bost kide edo bost kidetik gorako familiek 100%aren hobaria jasotzeko aukera izango dute, baldin eta familia horretako diru sarrera urtean 35.000 euro baino gehiago ez bada. Urteko diru sarrera 45.000 baino baxuagoa bada, berriz, hobaria %50ekoa izango da. Hiru edo lau kideetako familietan, bestalde, 21 urtetik gorakoa kide bakarra denean, familiak beste kide bat gehiago izango balu bezala kontatuko da.

Eskaerak Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako departamentuan egin beharko dira. Entregatu beharreko dokumentuen artean egon beharko dira eskatzailearen eta elkarrekin bizi diren pertsonen unitateko gainerako partaideen NAN fotokopia, elkarrekin bizi direnen unitatea osa-tzen duten partaide guztiek jasotako hileko diru-sarrera gabiren ziurtagiriak, aurreko urteko zerga eta tasen ordainagiriak, ondareari buruzko aitorpen zinegina eta eskatzaileari eraikineko fakturan dagokion kontsumo zatiaren agiria. Hala ere, eska-era egiterako orduan Lazkaoko Udaleko langileek behar den informazioa helaraziko dute dokumentu guztiak behar bezala entregatu ahal izateko. - M.A.