Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Villabonan hileta zibilak egin ahal izatea eskatu dute

EH Bilduk ordenantza bat bi hilabeteko epean eztabaidatu eta onartzea eskatu dio udal taldeari

Jueves, 18 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:14h

Villabona- Hileta edo omenaldi zibilak egiteko ordenantza bat egitea eskatu dio Amasa-Villabonako EH Bilduk udal taldeari.

Aurkeztutako dokumentuan hileta edo omenaldi zibilak egiteko ordenantza bi hilabeteko epean eztabaidatu eta onartzea eskatzen dute. Modu honetan, ordenantza honen xedea, ekitaldi hauek egiteko udal lokalen edo herriko espazio publikoaren erabilera eta baimena arau-tzea izango da.

“Gure herriko pertsonen artean aniztasun ideologiko, kultural eta erlijiosoa da nagusi, gure jendartea gero eta aberatsagoa da ohituren eta ekintza sozialen adierazpenei dagokionez”, azaltzen du EH Bilduk udal taldeari aurkeztutako testuan.

Dokumentu berean ondokoa gehitu dute: “hil ondorengo hileta eta omenaldi zibilak egiteko beharra, erlijiorik gabe bizitzeko aukera egin duten gizon emakumeek zeremonia duina eta pertsonala eduki ahal izateko beharretik sortu da, eta herritar horiek bizitza ulertzeko duten modua errespetatu beharrekoa da”.

Erlijio ezberdinek hildako pertsonei azken agurra emateko liturgia-ekitaldi desberdinak dituzten moduan, Amasa-Villabonako Udalak gizartean gero eta eskaera handiagoa duen behar bati erantzun behar diola uste du EH Bilduk, hileta edo omenaldi zibilak egin ahal izatea ahalbidetzeko araudi bat onartuz.

Udal ordenantza hau idazteko garaian, oinarri edo eredu interesgarritzat jotzen du EH Bilduk Ikaztegietako Udalak 2011 urteko martxoaren 21ean onartutako ordenantzaren dokumentua eta, horregatik, dokumentu hori atxiki diote eskaerari. - M.S.S.

Herramientas de Contenido