Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hizkuntzen aberastasunean hazi, hezi, bizi

ikasketa prozesurako euskararen aldeko hautua egiten dutenak gero eta gehiago badira ere, askotan ez da eskolaz kanpoko alorretan mintzatzen

Testua eta argazkia Irurita Gotzaina IP - Viernes, 19 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:12h

Gure egitasmoaren irudia.

Gure egitasmoaren irudia.

Galería Noticia

  • Gure egitasmoaren irudia.

etxeko berriak

Ilusioz beterik heldu diogu erronka berri honi, hain berria ez den arazo bati aurre egiteko asmoarekin;izan ere, gero eta gehiago dira bere ikas prozesua euskaraz burutzen duten ikasleak, baina euskara etxeko, lagunarteko eta eguneroko hizkuntza duten haur eta gazteen kopurua ez da inola ere proportzio berean hazten ari. Faktore anitzek eragiten dute hori horrela izateko, besteak beste, gero eta gehiago direla lehen hizkuntza erdara duten euskaldunak.

eremu orotara hedatzen den arazoaArazoa orokorra da, maila berean ez bada ere, eremu soziolinguistiko guztietan gertatzen ari baita, eta funtzio sozial gehienetan. Beste era batera esanda, erdararako joera bi alderditatik antzematen ahal da, batetik, joera hori gero eta haur gazteagoetan agertzen da, lehen nerabezaroarekin hasten zena orain haurtzaroan ere nagusitzen ari da;bestetik, sozializazio espazioetan, lehen euskara nagusi zen etxeetan eta are ikastetxean berean ere, erdararen erabilera areagotzen ari da.

Hizkuntza bat zenbat eta gehiago erabili, orduan eta gaitasun handiagoa izango dugu hitzkuntza horretan, eta alderantziz

Hizkuntza bat albait hobeki jakin erraztasun handiagoz erabiltzen dugu hizkuntza hori;eta, alderan-tziz, hizkuntza hori zenbat eta gehiago erabili orduan eta gaitasun handiago dugu hizkuntza horretan.

Horren jakitun, eta egoerarekin kezkaturik, gure ikastetxeetako profesionalak eta gurasoen ordezkariak hizkuntza proiektua prestatzen hasi ginen.

Berehala ohartu ginen, ordea, ikastetxearen mugak gainditzen zituen arazo baten aurrean geundela. Eta horrela jakin genuen Sor-tzen elkartea hizkuntza proiektuaren gaia lantzen ari dela, esperien-tzia pilotu batzuetan oinarrituta, eskolaren esparrua gainditzeko ikuspegitik;hau da, gizarte eragile guztien inplikazioa bilatuz.

Hezkuntza komunitatearen barnean emanak ditugu lehen pausoak: eskualdeko udalek eta ikastetxeetako ordezkariek onespena eman diogu egitasmoari helburu batekin, “ikasle euskaldun eleaniztunak sortzea”. Etorkizunean jasoko da uzta, eta ikasle eleanitzak izatea lortuko dugu. Non gogoa, han zangoa!

Herramientas de Contenido