Garin, talentu eta lanaren bihotz

Beasaingo Garin auzoak asteburuan ospatuko ditu herriko jaiak. Gaur emanaldi berezia antolatu dute auzoko elizan eta bihar mendi lasterketa izango da.

M. Aranbururen erreportajea - Viernes, 19 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:13h

Iñaki, Garingo mediku jubilatua, haren etxeko estudioan aurtengo lasterketako oroigarriei azken ukitua ematen.

Iñaki, Garingo mediku jubilatua, haren etxeko estudioan aurtengo lasterketako oroigarriei azken ukitua ematen.

Galería Noticia

Iñaki, Garingo mediku jubilatua, haren etxeko estudioan aurtengo lasterketako oroigarriei azken ukitua ematen.

Beasaingo Salbatore auzotik Azpeitiarako norazkoa hartuta, segituan dago bidegurutzea Arriarango auzora iristeko. Hura pasa, dagoen presatik aurrera jarraitu eta kilometro gutxiren ondoren Garin auzora iristen da. Begien aurrean agertzen den lehenengo eraikina bertako eliza da, eta horren segidan daude gaineratzeko baserri gehienak. Goizean goiz oraindik behe-lainoa inguruak margotzen baditu ere, lehen eguzki izpiak ikusteko aukera badago bertatik, eguraldia lagun denean. Historia luzeko auzoa da, izan ere, 1500-1550. urte ingurukoak dira Garingo lehenengo berriak.

Auzo txikia bada ere, bertako biztanleek badute zer kontatua auzoaren inguruan. Asteburu honetan bertan, San Sebastianak ospatuko dituzte, herriko jaiak. Egitarauko ekintza nagusiena igandean izango da, Garingo seigarren mendi lasterketa, hain zuzen ere. Hala ere, azken urteetan ohiko bihurtu diren auzo bazkari eta mendi lasterketaz gain, aurten bada ikusmina pizten ari den berritasun bat ere: dozena bat auzotarrek Kontu-kantari emanaldia eskainiko dute Elizan, bihar arratsaldeko 19.30etik aurrera.

Emanaldiaren izenak berak iradokitzen duen bezala, kontuak eta kantuak izango dira protagonista biharko saioan, baserri giroan eta tradizioan oinarrituak izanik asko eta asko, gurasoei entzundako ipuinak zein kantu herrikoiak, Irati Goikoetxearen olerkiz eta Karlos Gimenezen piano doinuez aberastu eta lagundutakoak.

Hamabi garindarrek osatuko dute emanaldia eta tartean izango da Mari Jose Lasa. Urte asko eman ditu Garinetik kanpo bizitzen eta munduko txoko eta herri asko ezagu-tzeko aukera izan duen arren, urtero-urtero hilabete bat behintzat auzoan pasatzen zuen. Duela bi urtetik, baina, bertan bizi da. “Egun ez gaude asko hemen lo egiten dugunak, hogei bat lagun inguru izango garela kalkulatzen dut. Baina gehiago dira egunero egunaren zati bat hemen pasatzen dutenak, baratzeak dituztelako edo Garin bera gusta-tzen zaielako. Ni beti saiatu izan naiz etxera urtean behin behintzat itzultzen, eta ahal zela denbora epe luzerako. Horrela, nire haurrek ere jakin dute zein izan den nire sorterria eta herria”, agertu du.

Auzo txikiak ez du auzo hila esan nahi. “Joxe, Ekaitz eta Irati Goikoetxea etorri zitzaizkigun herrietako auzoetan kultura sustatzeko ideiarekin, horri bultzada emateko intentzioarekin. Garinen betidanik oso presente izan dugu musika, eta beraz, emanaldi bat antolatzea oso aproposa iruditu zitzaigun”, nabarmendu du. Garinen beti izan da konturako eta kanturako tradizio handia, eta batez ere, festetan beti inguratu izan dira euskal kantariak bertan emanaldia eskaintzera. Horren adibide da 1968. urtean Ez Dok Amahiru mugimenduko kideak bertan izan zirela eta ondoren Xabier Lete eta Mikel Urdangarinek ere kontzertuak eskaini dituztela, besteak beste. “Hemen apaiz bat zegoen, Martin Garin, eta hura oso inteligentea zen, garaiko intelektuala. Hark zituen kontaktuak ere maila berekoak ziren eta musikari horien guztien oso laguna zen, Lete eta gainerakoena. Hala, apaizak Garina ekarri zituen eta frontoian egin zuten emanaldia. Nik 11 urte nituen eta emanaldi horretaz ondo oroi-tzen naiz”, kontatu du Lasak.

Oraingoan baina, ez dute inor kanpotik ekarriko eta hamabi auzotarrak izango dira emanaldiaren protagonista bakarrak. Gainera, partaide horien artean emakumez osatutako zortzikote bat abesbatza moduan arituko da euskal kantak kantatzen: “adin askotakoak elkartuko gara bihar. Pentsa, zortzikote horretan familia bereko hiru belaunaldi elkarrekin ikusteko aukera ere egongo da, amona, ama eta bilobak parte hartuko baitute”. Horiez gain, Goikoetxea anaiak, Gimenez eta Iñaki Lasa arituko dira arratsalde ilun-tzea musikaz betetzen.

auzolanaren ereduElkarri lagun-tza ematerako orduan ez dute hutsik egiten Garindarrek, beti prest ageri dira. Larunbatean jende asko inguratzea espero dute Kantu kontari emanaldira, eta berdina gertatuko delakoan daude igandean. Izan ere, aurtengo korrika proben egutegia VI. Garingo mendi lasterketak irekiko du, eta era berean III. Goierri Trail Kopa ere bai.

Igandekoa sei proba puntuagarri-etan lehenengoa izango da. Eguerdiko 12.00etan hasiko da lasterketa eta 11 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek helmugara iristeko. “Iaz 300 lagun etorri ziren, eta pentsa hori zer den horrelako auzo batentzat”, azaldu du Lasak. Aurtengoan, baina, ibilbidean aldaketa ba-tzuk izan dira eta bigarren itzulian, Arriarango urtegira jaisteko bidea hartzerako orduan, iaz baratz artetik joaten zen eta aurten garai bateko herri-bidetik joango dira;eta hirugarren itzulian, bestalde, azken jaitsieran, pistatik jaitsi ordez, basoan zehar jaitsiko dira errepideraino.

Herriko medikuak, Iñakik, egiten ditu irabazleentzako oroigarriak. Haren etxeko gela handi batean sor-tzen ditu sariak, bere eskuekin. “Oraindik ere inork ez ditu ikusi aurtengo sariak, azken berniz kapa jaso beharrean daude”, aurreratu du. Berak egiten ditu diseinuak eta ondorengo lan guztia ere bai eta ez zaie xehetasunik falta, obra batzuk dira. “Beira urdina ere erabili dut aurtengoan”, agertu du. Mediku eta artista honek, baina, ez du mugarik eta dozenaka margolan, irudi eta eskultura egin ditu urte hauetan zehar, bere emazte Lurdesekin batera. Duela hiru hilabetetik emaztea falta zaio eta hunkituta hitz egin du hura gogoratzean: “Artista Lurdes zen, berak egiten zituen gauzak izugarriak izaten ziren. Eta nik, tira, ahal dudana egiten dut”. Bihotzetik egiten ditu lanak medikuak eta nahiz eta orain zati bat joan egin zaion, nabari da maitasunez beteriko bizi-tza izan duela urte guzti hauetan, haren lan guztiek garbi erakusten duten moduan.