Txontxo udal lokalak berritu ditu Ibarrako Udalak

Herriko elkarte zein eragileek erabili ahal izateko arautegia onartu dute

Marta San Sebastian - Viernes, 19 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:13h

Txontxo udal lokalak, Ibai-Gainen.

Txontxo udal lokalak, Ibai-Gainen.

Galería Noticia

Txontxo udal lokalak, Ibai-Gainen.

Ibarra- Ibarrako Udalak Ibai-Gaine kaleko laugarren zenbakiko Txontxo udal lokalak berriztatu eta birgaitu ondoren, erabilera arauak onartu berri ditu eta herriko elkarte zein eragileei beren erabilerarako eskuragarri jarriko ditu. Laster prest izango dira taldeek erabil di-tzaten.

Arautegi berriak udal interesekoak diren jarduera soziokulturalak garatzeko lokal horiek izango duten funtzionamendua eta erabilera arautzeko helburua du.

Herriko bizitzarekin zerikusia duten jarduerak egiteko lokala behar duten Ibarrako irabazi asmorik gabeko pertsona fisikoak eta juridikoak zein elkarte edota taldeak izango dira lokalen erabiltzaileak.

Aipatu beharra dago Ibarrako herriarekin zerikusia duten irabazi asmorik gabeko jarduera kulturalak, soziokulturalak eta hezkuntzakoak baimenduko direla. Erabilera zehatzerako eskaerak (bilerak, ba-tzarrak...), aldi baterako erabilerak (urtebete baino gutxiagorako) edo epe luzekoak (urtebeterako) onartuko dira eta jarduerei dagokienez, nagusiki, bilerak, biltzarrak, hitzaldiak, aurkezpenak eta ikastaroak egitea baimenduko da.

Txontxo lokalak erabiltzeko interesa duten herriko elkarte eta eragileek Ibarrako kultur etxera jo dezakete informazio gehiago eskuratzeko eta dagokion eskaera aurkeztu ahal izateko.


kultur etxeaBeste proiektu bat ere badu esku artean Ibarrako Udalak. Kultur etxeko areto nagusian itxita egon da berritzeko lanak egin ahal izateko, baina datozen asteetan guztiz erabilgarri egongo da.

Ibarrako Udalak 27.000 euroko inbertsioa egin du eta oraindik sistema berriaren doitze lanak amaitu ez badira ere, urtarrilaren amaierarako erabat operatibo egongo dela aurreikusten dute.

Udalek, elkarteek eta herritarrek maiz erabiltzen duten gela honetako ekipamendua gaur egungo teknologietara eta baliabideetara egoki-tzeko helburuz gauzatu dira lan hauek.

Alde batetik, soinu ekipamendua digital formatura pasatu da eta soinu mahaia, bozgorailuak eta mikrofonia berritu dira. Bestetik, argiztapen eszenikoa ere egokitu da, led fokuak jarri direlarik. Proiektorea berritzeaz gain, formatu ezberdinetarako erreproduktorea ere jarri da;eszenografiari dagokionez, eszenatokiko kortinak eta teloiak berritu dira;eta azkenik, aretoraren automatizazioa egin da.