debabarrena

509 partaide Muguerza marrazki lehiaketan

Sábado, 20 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:13h

elgoibar.Haur, nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Mintxeta Atletismo taldeak antolatutako III. Nazioarteko Juan Muguerza Krosa Marrazki Lehiaketan, 6-12 urte bitarteko 509 haurrek parte hartu dute. Parte hartzea oso handia izan da, oso maila oneko lanak aurkeztu dira eta epaimahaiak lan handia egin behar izan du aukeraketa egiteko. Marrazki sarituak eta sarituak izan gabe aukeraketan onenen artean izan direnak, Kiroldegian jarriko dira ikusgai urtarrilaren 29tik otsailaren 25era bitartean. Argazkia: Udala