Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Oiartzunek liztor beltzaren habien 50 abisu jaso ditu

Udalak 1.230 euro bideratu zituen iaz intsektu inbaditzaile honen kontra eta 45 ohatze inaktibatzea lortu zuen

Sábado, 20 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:13h

Oiartzun- Iaz, liztor beltzaren (Asiako liztor gisa ezagunagoa) 50 habiaren abisu jaso zituen Oiar-tzungo Udalak, maiatzetik abendua arte, kanpainak denbora hori irauten baitu.

Horietako 45 inaktibatu ziren, baina beste hiru tratatzeko aukerarik ez zen izan kokapena zela eta, leku helezin batean zeudelako. Gainera, abisua emandako habiatako bi ez ziren liztor beltzarenak, beraz, bere horretan utzi ziren.

Guztira, Udalak iaz 1.230 euro bideratu zituen liztor inbaditzaile honen kontra eta habiak topatutako kokapen guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekagip aplikazioan erregistratu ditu. Habia horiek aipatu aplikazioan jasotzea interesgarria da, protokoloa errespetatuz, udaberrian antolatu daitezkeen erregina berriak harrapa-tzeko tranpatzeak antolatzeko baliagarria gerta daitezkeelako.

2014tik, Udal bakoitzak bere baliabideekin kendu eta inaktibatu behar ditu liztor beltzen habiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren protokoloak hala aginduta. Oiartzungo kasuan, Udalaren eta Behemendiren arteko elkarlanean garatzen da kanpaina. Behemendik bi laguneko brigada formatu zuen habiak kendu eta inaktibatzeko.

Udalak habien abisua ematen dionean Behemendiri, brigadak habia biozidaz inaktibatzen du eta ahal den kasuetan, tokian bertan uzten du, markatutako protokoloak hala eskatzen duelako.

2011n hasi ziren liztor beltzaren habiak Oiartzunen ikusten. 2012an, arazo tamaina hartu zuen kontuak: 200 habiaren abisuak jaso ziren eta suhiltzaileek guztiak kendu zituzten. Bost urte beranduago, 2017an, ordea, askoz gutxiago ikusi dira, 50 abisu jaso ziren guztira, 2016an baino bat gutxiago. - A.M.

Herramientas de Contenido