Seminarixoa kudeatzeko ereduen gainean arituko dira

Herritar talde batek deituta, “saio herrikoia” egingo dute Bergaran datorren asteazkenean

Sábado, 20 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:13h

bergara- Bergarako Seminarixoaz “irekian” hausnartzeko beharra sentitu duen herritar talde batek deituta, datorren asteazkenean areto berriaren kudeaketari buruz hitz egiteko “saio herrikoia” egingo dute Irizar jauregian, 19.00etatik aurrera.

Gernikako Astra eta Azpeitiako San Agustin aretoetako kudeaketa eredua azalduko dute bi proiektutan murgilduta dauden ordezkarien eskutik. “Euskal Herrian kultur kudeaketarako eredu interesgarri asko dago, herrigintzatik, instituzioetatik edo bi eremuen lankidetzan oinarrituak”, nabarmendu dute deitzaileek.

Bergarako kultur kudeaketa irudikatu eta “marraztetik margotzera salto egiteko aukerarik baden” ere ikusiko dute datorren asteko ekitaldian. Saioa irekia da eta edonor dago gonbidatuta. - A.D.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »