Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

Hitzaldiak, kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, egoitza artistikoa, bisita gidatua eta Pamplona Negra jaialdia hartuko ditu.

Lunes, 22 de Enero de 2018 - Actualizado a las 22:02h

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu urtarrilaren 22tik 28ra bitarteko asterako:

“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren barruko jarduerek jarraituko dute astean zehar: hitzaldia, asteazkenean, Nafarroako Museoan, Bracha Ettinger artista-pintore, artista-teorialari eta psikoanalistaren eskutik;bisita, igandean, Nafarroako Museoan, Mireya Martín, Sofía Albero eta Eva de la Vegak gidatua;eta bitartekaritza-jarduerak, astearte eta ostiraletan, Mireya Martín eta Sofía Alberoren eskutik. Halaber, Nafarroako Liburutegiak “Espiritualidad para vivir: una urgencia cultural” izenburuko hitzaldia hartuko du, José Arregik emana, “Espiritualtasunaren koloreak” zikloaren barruan.

Zinemari dagokionez, hiru saio programatu ditu Nafarroako Filmotekak: “Los pájaros”, asteazkenean;Punto de Vista jaialdiko Foco ziklo berria, Agnes Vàrdari eskainia, ostegunean;eta “Abrir puertas y ventanas”, ostiralean.

Haurrentzako aisiak asteazkenean du hitzordua, 18:00etan, Nafarroako Liburutegian, “Ongi etorri ipuinetara” tailerraren saio berri baten eskutik;gaztelaniaz izango da oraingoan. Horrez gain, jabetza intelektualaren eskubideei buruzko aholkularitza-saioa egingo da Huarte Zentroan, ostegunean, eta, ostiral eta larunbatean, Ekosistema programen saio berri bat;bestetik, Irati Gorostidi artistaren “Gorputz airisak” egoitza artistikoak jarraituko du ostiral, larunbat eta igandean.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa.