Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gaikako bilketa %75era iritsi da Goierrin

Bide batez, Sasieta Mankomunitateak edukiontzien gida berri bat aurkeztu du

M. Aranburu - Martes, 23 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h

Galería Noticia

beasain- Birziklatzeko beharraren garrantziaz geroz eta jabetuago daude goierritarrak. Azken urteetan igoera nabarmena izan da datuetan: eskualdean ia %60a birzikla-tzetik %75era iritsi da iazko urtean. Horregatik, Sasieta Mankomunitateak eskerrak eman nahi izan ditu, eta bide batez, edukiontzien bilketa egokia egiteko gida berri bat aurkeztu du.

“Sasieta osatzen dugun herri gehienen osasuna adierazten dute datu hauek. Eskertu egin behar da herri eta herritar bakoitzak egiten duen esfortzua”, nabarmendu du Aitor Aldasoro, Beasaingo alkateak. Iñaki Erauskin kudeatzaileak eta Enrike Enparantza teknikariak ere bat egin dute esker mezu horrekin eta orain erronka “datua mantentzean” dagoela ere jakinarazi dute. “Datuetan puntu bakarra igotzea asko kostatzen da eta zoriontzeko jarrera izan dute”, azaldu du Erauskinek.

Herri handiek pisu handia dute eta Aldasorok halaxe agertu du: “Igoera horren arrazoia, neurri handi batean, Beasainen, Urretxun eta Zumarragan hartutako erabakiari deritzo, hau da, txartel bidez irekitzen den errefusarentzako edukiontzi grisari zor zaio. Sistema berriak emaitza onak eman ditu”. Sistema horixe da mankomunitatean zabalduena dagoen sistema, ia herrien %90ak hala birziklatzen baitu.

Organikoa ondo bereizteak ekarri du horren datu ona lortzea. Zabortegira doan errefusa izugarri jaitsi dela azaldu du Erauskinek: “Errefusaren jarioa %34ean jaistea lortu dugu. Era berean, birziklatzera doazen frakzio gehienak asko igo egin dira;hala nola, organikoa %24an, ontzi arinak %36an eta kartoi komertziala %20an. Gainera, mankomunitatean dauden hiru garbiguneen erabileraren inguruan ere aritu ziren: “Erabilera etengabe doa, bai erabiltzaile kopuruari eta baita kudeatutako hondakin kantitateei dagokionean ere”. Hain zuzen, egunero 92 pertsonak erabiltzen dute garbiguneren bat eta 15 tona hondakin biltzen dira bertan egunero.

gida berriaSasieta Mankomunitateak gida berri bat ere aurkeztu du eta etxeetara bidali du. Edukiontzi horian zer sar daiteke? izenburupean, hainbat datu eta jarraibide ematen dituzte jendeak behar bezala birziklatzeko. “Ontziak bakarrik jasotzen dira edukiontzi horian;plastikozkoak, metalikoak, brikak eta egurrezkoak”, zehaztu du Enparantzak.