Elikadurari buruzko tailerra antolatu du Ekoetxeak gazteentzat

2018(e)ko urtarrilaren 23a, asteartea - 10:36etan eguneratua

AZPEITIA – Ekoetxeak elikadurari buruzko tailerra antolatu du hurrengo urtarrilaren 27rako. Guztiz doakoa izango den tailerra gaztetxoei zuzenduta dago, eta LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleek parte hartu ahal izango dute bertan. Ekoetxeak antolatutako tailerrean partaide izan nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, plazak mugatuta daudelako. Horretarako, Ekoetxera bertaratu edo 943 81 24 48 telefonora deitu beharko da. – Eregi

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »