Euskaraldia ekimena aurkeztuko dute bihar Zumaian

2018(e)ko urtarrilaren 23a, asteartea - 10:35etan eguneratua

ZUMAIA – Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkarteek Euskal Herri osorako ekimen berritzaile bat antolatu dute elkarlanean: Euskaraldia: 11 egun euskaraz. Bide horretan, Zumaian ere herritarrak protagonista izatea nahi dute, eta hori dela eta, ekimenaren berri emateko bilera ireki bat egingo du Euskararen Aholku Batzordeak, bihar 18.00etan Alondegiko Oxford aretoan. Herritar oro animatu dituzte ekimena ezagutzera eta parte hartzera. – A.R.