GAP-en izena emateko aukera dago oraindik Zarauzko kiroldegian

2018(e)ko urtarrilaren 23a, asteartea - 10:35etan eguneratua

ZARAUTZ – Zarauzko kiroldegiak ekin dio urte berriko martxari baina oraindik badaude aukerak kiroldegiko ikastaroetan izena emateko. GAP ikastaroaren kasua da. Gluteo, abdominal eta hanketan zentratzen diren indar ariketak dira ikastaro honen oinarria: tonifikatzeko, indartzeko eta gogortzeko. Astelehen, asteazken eta ostiraletan izaten da, 15.00etan. Izena emateko kirola@zarautz.eus edo 943 005 125 telefonora deituta. – A.R.