Liburu egin dute ‘Gerra Zibilaren Kontakizuna Hondarribian’

Abotsanitzek 2016ko udan karteletan azaldu zuena osatu du Aitzol Arroyo historialariak

Xabier Sagarzazu - Miércoles, 24 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:10h

Igor Enparan eta Aitzol Arroyo, atzo liburua aurkezteko egin zuten agerraldian.

Igor Enparan eta Aitzol Arroyo, atzo liburua aurkezteko egin zuten agerraldian.

Galería Noticia

Igor Enparan eta Aitzol Arroyo, atzo liburua aurkezteko egin zuten agerraldian.

hondarribia- Gerra Zibila hasi zeneko 80. urteurrena zela eta, 2016ko uda osoan zehar, Hondarribiko Abotsanitz alderdi aber-tzaleak, hirian zehar jarritako kartelen bitartez, orduan bizitakoen kontakizun historikoa egin zuen, egunean eguneko gertakari izan zirenak gogoratuz. Orain, lan hori bildu eta osatu du Aitzol Arroyo historialari hondarribiar gazteak Hondarribia. Gerra Zibilaren Kontakizuna - Relato de la Guerra Civilliburua osatzeko.

Egile beraren hitzetan, “ez da liburu mardula, arina eta irakurterraza baizik, ahalik eta jende gehiagorengana iristeko asmoz Gerra Zibilaren hasierako hilabete horietan Hondarribian gertatu zena ezagu-tzea posible egiten duena”.

Lana osatzeko, 2016ean karteletan egindako kontakizunaren iturri berdinetara jo du Arroyok, “garaiko gertakizunak kontatzen dituzten liburu eta ikerketa desberdinetara, orduko aldizkarietara eta baita ere, zuzeneko testigantza pare batera”.

Historialari hondarribiarrak azken hauek “denbora pasa ahala, gero eta gutxiago direla” esaten zuen atzo liburuaren aurkezpenean eta “pertsona horien kontakizuna jaso-tzearen beharra” azpimarratu zuen. Hondarribia, Gipuzkoako herrien artean, “XX. mendeko eta bereziki Gerra Zibilaren inguruko ikerketa historiko gutxien izan dutenetakoa” da Iker Arroyoren iritzitan.

Honelako lanak egiterakoan “oraindik ere zailtasun eta oztopo ugari” aurkitzen direla esaten zuen historialari gazte honek.

hedapenaAbotsanitzek “hasieratik, 2016ean kartelak egin zirenetik” nahi zuen kontakizun hau liburu modura nolabait argitaratu eta “ahalik eta gehien hedatzea”, azaldu zuen atzoko aurkezpenean Igor Enparanek, talde politiko honen udal bozeramaleak.

Urtean bi aldiz alderdi honek argitaratzen duen Aiza! aldizkariaren gehigarri modura atera dute Hondarribia. Gerra Zibilaren Kontakizuna - Relato de la Guerra Civil liburutxo hau.

Ez da aldizkaria eskuratzea ahalbidetzen duten leku guztietan eskura egongo, baina nahi duen orok, abotsanitz@gmail.com helbidera idatzi eta eskatu ahal du liburua, Abotsanitzek “bere kabuz eta inolako diru-laguntzarik gabe” aurrera eraman duen proiektuaren emaitza dena, azaldu zuten Igor Enparanek eta Aitzol Arroyok.

Hiritarren esku jarriko dute liburua, “gertakizunen inguruan ahalik eta gehien ezagutzea” gauzatzeko, eta “liburutegi eta artxiboetara ere” bidaliko du argitalpena Abotsanitzek.