Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Fleming Herri Eskola izango da aurrerantzean

Logo eta web gune berria ere estreinatu dituzte Villabonan matrikulazio kanpainaren irekierarekin bat eginez

Miércoles, 24 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:10h

Pasa den astean egindako aurkezpena.

Pasa den astean egindako aurkezpena.

Galería Noticia

Pasa den astean egindako aurkezpena.

Villabona- Izen berria, logo berria eta web orri berria aurkeztu ditu Villabonako eskola publikoak. Aro berrian sartu dira eta aurrerantzean Fleming Herri Eskola izena izango du.

60ko hamarkadan sortu zen Villabonako eskola publikoa, eta urteetan deitura ezberdinak izan ditu;hala nola, Dr. Fleming, Fleming eskola publikoa edo Doktor Fleming ikastetxea. “Garbi dago Fleming bera dela eskola honen jatorria. Herri, herria egiten ari garelako, herriarentzat lana egiten dugulako, herritarrak sortzen ari garelako. Eta eskola gara. Ikasleen babeslekua, aniztasunaren ispilua, gune hezitzailea, pedagogia hausnartzailea”, azaldu zuten egindako agerraldian. Zuzendaritza taldeak, irakasleek, ikasleek, gurasoek eta langileek parte hartu dute izen egokia aukeratzeko prozesuan “familia bat garelako”.

Logo berria ere sortu dute, oinarrian logo zaharra duena, “gure sustraiaz harro gaudelako, eta koloreak, bakoitza bere esanahiarekin, denon artean aukeratuak, Flemingen zutabeak direlako”. www.flemingeskola.eus web gune berrian bilduko dituzte aurrean-tzean ikastetxeko oharrak, argazkiak edo bideoak.

mATRIKULAZIO KANPAINA2018-2019 ikasturteko matrikula kanpainarako guraso, ikasle eta langileen laguntza izan dute Fleming Herri Eskolan eskuorriak eta publizitatea egiteko, alegia. Abenduaren 29an hasi eta otsailaren 9a bitarte luzatuko da aurrematrikula epea eta aste honetan Kultura Astea ospatzen ari dira kontukontari saio, danborrada eta bestelakoekin. Hilaren 27an egingo den ate irekien jardunaldiarekin eta 29ko bisita gidatuarekin amaitu da aurtengo Kultur Astea. - M.S.S.