Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Kattalin Miner bere lehenengo eleberriaz aritu zen asteartean, Iruñean

‘Nola heldu naiz ni honaino’ edo erabaki beharraren krisia

Kattalin Miner bere lehenengo eleberriaz aritu zen asteartean, Iruñean

Miren Mindegia | Iban Aginaga - Jueves, 25 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:09h

Kattalin Miner, atzo, Iruñeko Descalzos kalean dagoen Iruñeko udaleko egoitzan.

Kattalin Miner, atzo, Iruñeko Descalzos kalean dagoen Iruñeko udaleko egoitzan. (IBAN AGUINAGA)

Galería Noticia

  • Kattalin Miner, atzo, Iruñeko Descalzos kalean dagoen Iruñeko udaleko egoitzan.

iruñea- Urtebete baino gehiago darama kalean Kattalin Minerren (Hernani, 1988)Nola heldu naiz ni honaino eleberria, laugarren edizioaren bueltan. Egileak elkarrizketa eta aurkezpen andana eskaini ditu bere lehenengo liburuaren harira, eta irakurle talde mordo batean ere egon da hartaz solasean. Euskal Herriko herri eta hiri nagusietatik igaro bazen ere, Iruñera ez zen egundaino iritsi liburuaz mintzatzera, joan zen asteartean IPES elkarteak horretarako parada eskaini zion arte. Eta gogotsu heldu zion solasaldi patxadatsuari.

Eleberriak izan dituen irakurketak eta sustatu dituen galderak entzun eta erantzuteko tartea izan du idazleak, liburua “askatu” zuenetik: “Duda oso gauza naturala da, gizakiaren nolakotasunarekin oso lotuta dagoena. Jende asko gurutzatzen duen arazo bat dela konturatu naiz”. Hartu beharreko erabakiak eta horrek eragin ditzaken kezka eta blokeoak daude, izan ere, eleberriaren oinarrian. Jezabel da protagonista, “gure belaunaldiko neska gazte bat, edozein lanetan aritu daitekeena”.

“Bizitzako erabaki nagusiak” aise hartzen dituen horietako bat ematen duen arren, azaleko erabaki soil bati aurre egin behar izaten dionean ez atzera ez aurrera gelditzen da. Osabaren erentzia bat jaso ondoren etxe bat erostea “erabaki-tzen” du, eta ordainketarako falta zaion hipoteka sinatu ondoren bankuko langileak zein opari nahi duen galdetzen dioenean, erantzunik gabe gelditzen da Jezabel. “Hortxe hasten da bere bizitza osoa deseraikitzen, nolabait”, laburbildu zuen egileak solasaldian.

Liburuak autobiografikotik ezer gutxi duela argitu zuen atzo egileak, maiz egin dioten galderari erantzunez, baina “ezinbestean” beretik asko duela ere azpimarratu zuen. “Erabaki beharraren krisia nirea ez, baina nire ingurua maiz ikusten nuen kezka bat zen”.

Lau edizio urte batez Igartza saria irabazita eta Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu zuen Minerrek liburua. Kazetaria eta Euskal Herriko feminismoaren baitako ahots ezaguna, bere lehenengo eleberriak medio eta irakurleak hasieratik erakarri zituen, ikusmina zegoen. Argitaratu eta lehenengo hilabeteetan elkarrizketa andana egin zituen arren, “pixkat agobiatzeraino ere”, gehien harritu zuena feminismoaren inguruko ez eleberrian agertzen den harreman homosexualaren inguruko ezer galdetu ez ziotela izan zen.

“Gertatu den gauza polit bat, argitaratu eta berehala, segituan nire izateari utzi duen liburu bat izan dela da“, aipatu zuen. “Liburu pop bat egin nahi nuen, laburra eta irakurtzeko erraza izango zena, baina gai sakonetaz hitz egingo zuena. Eta irakurleen aldetik ikusi dudan erantzunengatik, hori lortu dudala uste dute eta pozik nago”. Bigarren eleberri bati heltzerakoan, denbora eta distantzia hartuko du Minerrek, “seguru bainago lehenengoarekin izan ez dudan presioa sentituko dudala”.

Herramientas de Contenido

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia