Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Sagardogileekin gaur egitekoa zen bilera atzeratu egin da

2018(e)ko urtarrilaren 25a, osteguna - 10:59etan eguneratua

HERNANI – Hernaniko Udala burutzen ari den turismo hausnarketaren baitan, gaur bilera egitea aurreikusita zegoen herriko sagardogileekin eta hainbat sagardo elkarteekin, baina jakinarazi dutenez, batzarra atzeratu behar izan dute. Hitzordu berria otsailaren 5a da, eta ordua eta lekua matenduko dira;hau da, 18.00etan Biteri kultur etxean. Hernaniko Udalak etorkizunean turismoa nola landu zehaztu eta turismoko plan estrategikoa osatu nahi du eta horretarako aurrena egungo egoeraren diagnostikoa egin behar da. Dagoeneko ostalaritzarekin eta herritarrekin bilerak burutu dira. – A.M

Herramientas de Contenido