Superlaguna pailazoa, igandean Maria Reina elizako antzokian

2018(e)ko urtarrilaren 25a, osteguna - 10:54etan eguneratua

 IKUSKIZUNA – Igande honetan, arratsaldeko 17.30ean, Superlaguna pailazoa izango da Maria Reina elizako antzokian. Ikuskizuna Aitor Ikastolaren 50. urteurrenaren egitarauan txertatzen da beste hamaika jarduerekin batera. Sarrerak eskura daude Arkatza eta Easo liburudendetan eta ikastolako idazkaritzan. – N.G.