Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

XIII. mendeko burdinolan, txotx!

Aurtengoa 20. txotx irekiera izan da Ola sagardotegiarentzat. Joan den igandean ospatu zen eta ekitaldi berezi eta benetan hunkigarria izan zen, non Ketxus Ponce arraunlaria ohiari omenaldia egin zioten

Jueves, 25 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:10h

Iñaki Bengoetxea segalaria eta Ola sagardotegiko nagusia, Ketxus Ponce arraunlari ohia, eta atzean, Aitor Mendiluze bertsolaria.

Iñaki Bengoetxea segalaria eta Ola sagardotegiko nagusia, Ketxus Ponce arraunlari ohia, eta atzean, Aitor Mendiluze bertsolaria. (Gorka Estrada)

Galería Noticia

  • Iñaki Bengoetxea segalaria eta Ola sagardotegiko nagusia, Ketxus Ponce arraunlari ohia, eta atzean, Aitor Mendiluze bertsolaria.

irun- Giro paregabean eman zioten hasiera 2018ko txotx denboraldiari Irungo Ola sagardotegian, joan den igandean. Jende andana elkartu zen bertan aurtengo sagardo berria dastatzea, 240 lagun inguru. Aurtengoa, 20. edizioa zen Olakoentzat, eta emozioa puri-purian zegoen. Eguerdiko 14.00ak aldera txalaparta hotsek iragarri zuten jaialdia hastear zegoela.

Ondoren, aurreskua dantzatu zioten Ketxus Ponce arraunlari ohiari, alegia, eguneko protagonistari. “Kirolari aparta, laguna eta lagun-tzaile estimatua” izateagatik omendu nahi izan dutela argitu zuen Iñaki Bengoetxea sagardotegiko nagusiak. Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluzeren bertsoek borobildu zuten ekitaldia, trikitilarien doinu alaiak tarteko.

Sagardoari dagokionez, berriz, “argia, fruta zaporekoa eta trago luzean edateko modukoa” dela adierazi zuen Bengoetxeak.

Esan beharra dago toki paregabe zein berezian dagoela Ola sagardotegia, izan ere, XIII. mendeko burdinola batean dago kokatuta. Aran-tzateko burdinola izenez da ezaguna, eta Bengoetxea sendiak eraberritu zuen. - Oihana Prado

Herramientas de Contenido