Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Igandean Mingainluze lehiaketako finala jokatuko dute

Urretxuko Labeaga aretoan izango da, 17.00etan, eta nahi duten guztiak joan daitezke ikustera

2018(e)ko urtarrilaren 26a, ostirala - 06:03etan eguneratua

urretxu- Asteburuan Mingainluze lehiaketako finalerdiak jokatu zituzten. Zortzi talde sailkatu ziren igandean, 17.00etan Urretxuko Labeaga aretoan, jokatuko den finalera. Finalaren ondoren sariak banatuko dituzte eta aurtengo parte-hartzaile guztiek merienda egingo dute. Nahi duten guztiak joan daitezke finala ikustera.

Finalerdiak oso borrokatuak izan ziren. Talde batzuk puntu gutxiren aldearekin sailkatu ziren finalera eta beste batzuk oso alde txikiagatik gelditu ziren kanpoan. Lehenengoz, zor-tzigarren postuan berdinketa egon zen. Hori dela eta, Imintzioka saio berezi bat egin behar izan zuten berdinketa hausteko.

Finalerako sailkatuak Hauek dira finalerako txartela lortu zuten zortzi taldeak: Hegazti taldea (Leire Larrea, Izaro Paredes eta Eider Tome), Reala (Manex Larrañaga, Imanol Inza eta Gorka Murua), LOLPG (Garazi Huebra, Oihane Lopez eta Maddi Bilbao), Pakito Txokolatero (Beñat Aiastui, Oier Mujika eta Egoitz Torres), Bi gizon eta erdi (Oier Ibarluzea, Unax Babarro eta Oier Urkiola), Hiru Mariak (Jone Ibañez, Haizea Baron eta Maren Perez), Chupa-chupsak (Lucia Garmendia, Paula Adanez eta Nahia Izagirre) eta Guligus taldea (Malen Etxaniz, Aitana Lizarraga eta Ibone Cecilio).

Antolatzaileek finala oso borrokatua izango dela uste dute, Urretxu eta Zumarragako gaztetxoek oso maila ona eman baitute orain arteko saioetan. Lehiaketa honetan hitzarekin jolasten dute eta helburua euskararekin treba-tzea da. Aurtengo edizioan hiru laguneko 49 taldek parte hartu dute. - A.Z.

Herramientas de Contenido