Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Karmele Jaio eta Miriam Urkia, euskaltzain oso izateko hautagai

Roberto Gonzalez de Viñaspre ere proposatu dute Uribarren eta Torrealdairen lekuak betetzeko

Sábado, 27 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Karmele Jaio

Karmele Jaio (Ruben Plaza)

Galería Noticia

  • Karmele Jaio

donostia- Miriam Urkia, Karmele Jaio eta Roberto Gonzalez de Viñaspre izango dira Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain emerituen hutsarteak betetzeko proposatutako hautagaiak. Atzo amaitu zen hutsuneak betetzeko izenak aurkezteko epea eta Euskaltzaindiak Donostian egin zuen Osoko bilkuran eman zituen ezagutzera hiru proposamenak. Akademiaren arautegiaren eta barne-erregelen arabera, otsaileko bilkuran egingo den bozketatik aterako dira bi euskaltzain oso berriak.

75 urte beteta dituztela eta azaroan euskaltzain emeritu izendatu zituzten Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak. Hala, haiek utzitako bi eserlekuak betetzeko hautaketa prozesua abiatu zuten orduan.

Euskaltzaindiaren otsaileko bilkuran egingo dute bozketa bi eserlekuak zeintzuk beteko dituzten erabakitzeko

Miriam Urkia Gonzalez (Donostia, 1965) Euskal Filologiako doktorea da (EHU, 1997). Lexikografia, corpusgintza, morfologia konputazionala eta hizkuntza-teknologiak dira bere lan-esparruak. UZEIko langilea da 1983tik, Lexikografia saileko zuzendaria da 1992tik eta, teknologiei lotutako lan lexikografikoekin batera, bereziki Euskaltzaindiari lotutako lanetan dihardu. Hiztegi Batuko lantaldeko kide da 1999tik eta arduradun 2013tik. Euskaltzain urgazlea da 2003tik eta Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria 2017tik. Euskararen Aholku Batzordeko kide ere bada 2007tik.

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970) kazetari eta idazlea da. Kazetaritzaren arloan, hainbat komunikabidetan egin du lan eta NOTICIAS DE GIPUZKOAko kolabora-tzailea da. Egun, Emakundeko komunikazio arduraduna da. Literaturaren arloan, 2004an argitaratu zuen lehen liburua,Hamabost zauri (Elkar) ipuin bilduma, eta ordutik beste bi ipuin liburu -Zu bezain ahul(Elkar, 2007) eta Ez naiz ni(Elkar, 2012)-, bi nobela -Amaren eskuak (Elkar, 2006) eta Musika airean(Elkar, 2009)- eta poesia liburu bat -Orain hilak ditugu(Elkar, 2015)- argitaratu ditu. Hainbat sari jaso ditu eta bere lanak zinerako eta antzerkirako moldatuak izan dira.

Roberto Gonzalez de Viñaspre (Bilbo, 1961), azkenik, Araban (Trebiñun) bizi izan da gaztetatik. Euskal Filologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa da, Hizkuntza Normalkuntzaren alorrean. Euskaltzain urgazle izendatua 2015ean, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkari eta Onomastika batzordearen buruorde da 2017ko ekainaz geroztik. Arabako toponimia historikoa da gehien landu duen ikerketa esparrua, eta arreta bereziarekin aztertu du Trebiñukoa.

omenaldiaBestalde, Euskaltzaindiak 2017. urtean hil ziren euskaltzainak omendu zituen atzo Gipuzkoako Foru Aldundian: Hiazinto Fernandorena Setien (1930-2017) euskaltzain urgazlea, Marie Jeanne Minaberry (1926-2017) ohorezko euskaltzaina, Piarres Charritton (1921-2017) euskaltzain emeritua eta Luis Mari Mujika (1939-2017) euskaltzain urgazlea. - N.G.

Herramientas de Contenido