Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Herriko jaiak ospatzen hasiko dira asteburuan Idiazabalen

Txistularien alardea izango da gaurko ekintza nagusia eta bihar krosa eta haurren danborrada izango dira

2018(e)ko urtarrilaren 27a, larunbata - 06:03etan eguneratua

idiazabal- Hastear daude herriko jaiak Idiazabalen. Datorren astean izango da txupinazoa eta hasiera ofiziala, baina gaur eta bihar hainbat ekintza nagusik hartuko dute egitaraua.

Gaur arratsaldean txistulari alardearen txanda izango da. 25 urte betetzen ditu taldeak eta emanaldia, ohiko legez, Zelaa kiroldegian egingo dute 20.00etan hasita. Ordu erdi lehenago, baina, txistulari ohiak Xume taberna paretik abiatuko dira kiroldegira giroa alaitzeko asmotan. Aurten ere programa anitza eskainiko dute eta nahiz eta antolatzaileek gehiegi aurreratu nahi ez badute ere, urte bakoitzean izandako kantu nagusiak bilduko direla adierazi dute. Hainbat motako kantuak en-tzun ahalko dira, eta urtemugako saioa Galiziako xota batekin hasiko dute.

herri krosa eta danborradaBihar ere egun handia izango dute. Idiazabalgo krosak tiradizo handia du eta korrikalari askoren agendan markatuta agertzen da urtero. Aurtengoan, hain zuzen ere, herri krosak 38. edizioa ospatuko du. Bihar goizeko 11.30ak baino lehen jaso beharko dira dortsalak plazan. Egunean bertan ere apuntatu daiteke lasterketan, baina egunean sortzen diren pilaketak direla eta, aldez aurretik ematea komeni dela jakinarazi dute antolakuntzako kideek.

Goizean 10.45ean abiatuko dira benjamin, alebin eta infantilak. 600, 1.100 eta 1.600 metro egin beharko dituzte korrika, hurrenez hurren. Bestalde, 12.00etan abiatuko dira kadeteak, helduak eta beteranoak. Aurtengoan aldaketa bat izan da, eta 45 urtetik gorakoak sartuko dira beteranoen mailan, ez 40tik aurrerakoak, orain arte izan den bezala. Gauzak horrela, kadeteek 3.525 metro egingo dituzte, eta heldu eta beteranoek, aldiz, 10.245 metro. Egin beharrekoa amaitutakoan, Zelaa kiroldegian dauden dutxak erabili ahalko dituzte korrikalariek.

Arratsaldean ere izango da zer ikusia. Hain zuzen, tradizio handiko beste ekintza bat egingo dute. Du-ela 33 urte hasi ziren haurren danborrada antolatzen eta aurtengoan 200 haur baino gehiago aterako dira talde eta konpainiatan banatuta. Arratsaldeko 17.00etan abiatuko dira kiroldegi paretik, eta herriko hainbat kale gurutzatuko dituzte, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Ondoren, plazan elkartuko dira konpainia guztiak eta hainbat kantu joko dituzte bertan. - M.A.

Herramientas de Contenido