Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

urola kosta

Orioko Zaraguetak matrikulazio kanpaina abiatu du

Gaur goizean ateak zabalduko dituzte eta matrikulazioa astelehenetik otsailaren 9a arte egongo da irekita

2018(e)ko urtarrilaren 27a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Eskolako ordezkariak, kanpainako kartelekin.

Galería Noticia

  • Eskolako ordezkariak, kanpainako kartelekin.

Orio- Orioko Zaragueta Herri Eskolak dagoeneko hasi du 2018-2019 ikasturterako matrikulazio kanpaina, Eman indarra zure seme-alabeileloarekin, iaz erabilitako berbera.

Rosa Velez zuzendariak azaltzen duenez, hezkuntza ona ikaslea ahalduntzen duena da, eta ideia hori du erroan leloak: “Ikaslea ahalduntzen duen hezkuntza kalitatekoa eta integrala da. Haurrak ahalduntzen ditugu, bizitzan eta munduan ondo molda daitezen. Bakoitzak bere bidean eta bere dohaiekin aurrera egiten asma dezan”.

Matrikulazio epea astelehenean zabalduko da eta otsailaren 9a arte izango dute zabalik. Gainera, gaur bertan eskolako ateak zabalik izango dira 10.30etik 12.30era, ikastetxea bertatik bertara ezagutu nahi duen ororentzat.

Leire Iruretagoienak, Haur Hezkuntzako arduradunak, azpimarratzen duenez, haur bakoitzak heziketa erabat pertsonalizatua jasotzen du: “Hori da eskolaren bereizgarri nagusia: ikasle eta irakasleen arteko gertutasuna, goxotasuna eta konfiantza”. Eskola, gainera, azken urtetan hazten joan da eta gaur egun DBH bertan egiteko aukera eskain-tzen du.

40 urte euskarazAurtengo ikasturtean, 40 urte bete dira Zaraguetak bere eskaintza euskara hutsean ematen hasi zenetik. Hezkuntza publikoaren sarean, ikastetxe aitzindaria izan zen D eredua txertatzen. 70eko hamarkadan euskararen aldeko iraultza hori “eskolako guraso eta irakaslek ahalegin izugarriari esker” gertatu zen, Joseba del Olmo guraso elkarteko lehendakariaren hitzetan. Urtez urte, eskolak etorkinak euskalduntzen egiten duen lana ere azpimarratu du: “Hizkuntza, beste elementu ba-tzuekin batera, jatorri ezberdineko haurren integraziorako ezinbesteko giltza”. - A.R.

Herramientas de Contenido