Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

urola kosta

Rockean murgilduko da Zumaia Inauterietan

Otsailaren 9an, Inauterien bezperan, kalejira bat egingo du Musika Eskolak

Ane Roteta - 2018(e)ko urtarrilaren 27a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Musika eskolako haur, guraso eta irakasleak, jaialdiaren kartelekin.

Galería Noticia

  • Musika eskolako haur, guraso eta irakasleak, jaialdiaren kartelekin.

Zumaia- Zumakiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak aurten ere ez du hutsik egingo Inauterietan, eta aurten, hamaika urtez antolatuko dute urteroko kalejira arrakastatsua. Aurtengo Rock...ero izango da jaialdiaren gaia, eta musika eta dantza eskolako haurrak rockaren munduan murgilduko dira datorren otsailaren 9an, Inauteri egunaren bezperan. Gainera, izenburuak adierazten duen bezala, rocka eta erokeria nahastuko dituzte emanaldian.

Hala, arratsaldeko 18.30ean aterako dira parte-hartzaile guztiak Ubillos jauregitik, eta San Juan iturri, kofradia, Goiko kalea eta Beheko plaza zeharkatuko dituzte kalejiran. Gainera, aurreko urtetan egin den bezala, geldiune bat egingo dute Goiko kalean, eta amai-tzeko, Beheko plazan egingo dute jaialdi nagusia, kontzertua, an-tzerki eta dantza saioarekin.

Sofia Oria zuzendariak azaltzen duenez, festa herri osoari irekita egongo da eta edozein zumaiarrek hartu ahal izango du parte kalejiran, haur, gazte nahiz heldu. Entseguetara agertzearekin nahikoa izango da horretarako.

Entseguak, hilaren 6 eta 7anEntseguak otsailaren 6an eta 7an egingo dira, Torre Berrin, 17.30etik 18.00etara, eta otsailaren 5etik 8ra pegatinak banatuko dizkiete parte-hartzaile guztiei Ubillos jauregiko idazkaritzan, 17.30etik 19.30era.

Parte-hartzaileei dagokionez, orain izena ematen dutenez gain, talde handia izango da kalejira arrakastatsu honetan. Musika eta dan-tza eskolako ikasle, irakasle eta gurasoez gain, Zumaiako Musika Banda, Inaxio Tolosa, Esti Curiel, Telmo Irureta eta Goiz Eder Iturain aktoreek hartuko dute parte, besteak beste. Jaialdiaren kartela eta musika mintzairako liburuxka, bestalde, Ander Hormazurik egin du.

Dagoeneko hamaika urte pasatu dira Inauteriei hasiera emateko festa antolatu zutenetik, eta askotarikoak izan dira orain arte landutako gaiak. Oriak gogoratzen duenez, akelarrea, piratak, zirkoa, Afrika, super heroiak, Asterix eta Obelix, Mamu festa eta Euskal Inauteriak izan dira irudikatu dituzten gaietako batzuk.

Oraingoan, guztiz aldatuko dute eremua, rockaren munduan murgilduz, baina betiko izpirituarekin jarraituko dute parte-hartzaileek: Inauterien bezperan kaleak alaitasunez eta kolorez betetzea. Eta zalantzarik gabe, haur, gazte nahiz helduek musikaz eta giro alaiez jantziko dute datorren otsailaren 9a.

Esan bezala, Sofia Oria zuzendariak herritar guztiak animatu ditu jaialdian parte hartzera, haur nahiz heldu, eta egun batez rock eta erokeriaz gozatzera.

Herramientas de Contenido