Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Beste urte batez ‘Zinema Euskaraz’ programarekin

Eusko Jaurlaritzak eta EITB-k hitzarmena eguneratu dute, ‘Harpetarra’ filmaren aurrestreinaldiaren baitan

Oier Pérez - Domingo, 28 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Bingen Zupiria eta Maite Iturbe, atzo Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoan.

Bingen Zupiria eta Maite Iturbe, atzo Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoan. (Argazkia: Oskar Martínez)

Galería Noticia

  • Bingen Zupiria eta Maite Iturbe, atzo Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoan.

bilbo- Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebistak (EITB) Zinema Euskaraz programa beste denboraldi batez luzatzeko akordioa sinatu zuten atzo. Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, eta Maite Iturbe, EITB-ko zuzendariak sinatu zuten aipatu akordioa, Bilboko Golem Alhondiga zinemetan, Harpetarra filmaren aurrestrenaldi saioaren aurretik.

Iniziatiba honen eskutik, hamabi film estreinatu ziren 2017 urtean, eta gainera, 2016-2017 denboraldian 60.000 ikus-entzule izan zituen. “Haur eta gazteen artean interes handiena pizten duten hainbat estreinaldi euskaraz dira gaur egun, eta egoera horretara ohitu gara. Familiek oso natural bizi dute animaziozko zinemaren eta gure hizkuntzaren arteko lotura hori. Hala ere, ez da beti hala izan, Zinema Euskaraz programari esker etorri da hori, eta horregatik aurrera jarraituko dugu programa arrakastatsu honekin”, aipatu zuen Zupiriak. Gainera, 2015-2016 denboraldian baino 20.000 ikus-entzule gehiago izatearen garrantzia azpimarratu zuen.

Bestalde, Iturbek gazteengana hurbiltzeak daukan ardura nabarmendu zuen: “Zinema, euskara eta umeak EITB-ren hiru ardatz garrantzitsu dira, eta itun honek horiek batzen ditu. Gaurko ekitaldia hiru oinarriok sendotzera dator”.

Zinema Euskaraz programa 2012an hasi zuen bidea, Zineuskadi ikus-entzunezko sektoreko plataforma publikoaren eskutik. Azken itun- berritzean ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 335.000 euro inbertituko ditu aurten, eta horrez gain, Filmazpit azpi-programa lagunduko du 40.000 euroko inbertsioarekin.

Gainera, akordioari jarraiki, Hiru3 telebista katearen bazkideek zenbait abantailetaz gozatzeko aukera izango dute. Batik bat sarrerak lortzeko lehentasuna, merchandisinga eta estreinaldietan parte hartzeko aukera izango dituzte kateak dituen 6.595 bazkideek.

‘Harpetarra’Sinadura ekitaldia bukatutakoan, Harpetarra filmaren aurrestreinaldiak izan zuen leku, Nick Park zuzendari britainiarraren eta Aardman animazio estudioaren eskutik. Saioa hasi aurretik eta hau amaitzean, filmeko aktore talde bat, ekoizpeneko jantziez mozorratuta, goiza girotzeaz arduratu zen, publikoa filmaren atmosferan are gehiago murgiltzea ahalbidetuz.

Herramientas de Contenido