Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Eskuratu D ereduko pasaportea!

kalitatezkoa, konfiantzazkoa, hurbila, eleanitza... aurrematrikulan, aukeratu d eredua!

NIZE - Domingo, 28 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Bizitzaren bidairako, D ereduko pasaportea.

Bizitzaren bidairako, D ereduko pasaportea.

Galería Noticia

  • Bizitzaren bidairako, D ereduko pasaportea.

etxeko berriak

bertan daukagu jada aurrematrikulazioaren aurreneko eguna. Datorren ostegunean, otsailaren 1ean, zeure etxetik hurbilen duzun eskola publiko euskaldunean izena emateko aukera izanen duzu.

Nafarroako edozein tokitan bizi zarela ere, zalantzarik ez izan, emaiozu zeure seme-alabari bizi-tzaren bidaian beti lagun izanen duen pasaportea.

D eredu publikoak jarriko dizkio etorkizunaren eraikuntza horretan ezinbestekoak izanen dituen zutabeak: konfiantza, kalitatea, irudimena, elkartasuna, eleaniztasuna, emozioak, bermea, esperientzia, elkarbizitza eta beste hainbat konpetentzia.

Iaz plazaratutako bideoan D ereduan ikasitako pertsonak ikusi ahal izan genituen, euskara baliatuz munduko edozein lekutan euren ibilbide profesionala garatu dutenak.

Aurten ordea, geure auzoetara eta herrietara jarri gara begira. Bertan, etxetik hurbil, denok daukagulako euskal eskola publikoan ikasitako profesionalen bat. Dendariak, erizainak, irakasleak, kazetariak, musikariak, autobus gidariak, entrenatzaileak…

Ogibide askotarako eta anitzetarako baliagarria izan zaie D ereduan jasotako hezkuntza integrala.

Beraiek jada badute. Zalantzarik ez izan, zuk zeureei ere emaiezu D ereDuko pasaportea. Euskaratik mundura!

Herramientas de Contenido