Organikorako kuboa jaso daiteke Orioko kultur etxean

2018(e)ko urtarrilaren 30a, asteartea - 11:53etan eguneratua

ORIO – Dagoeneko hondakinak biltzeko sistema berriaren informazio-guneak zabalik daude eta egun hauetan txartel magnetikoa jasotzeaz gain, Orioko informazio gunean doan eskuratu daiteke etxean organikoa birziklatzeko kuboa. Bestalde, Orioko Udalak dei egiten die organikoa birziklatzeko pausoa oraindik eman ez duten herritarrei, kultur etxeko informazio gunera joateko eta kuboa jasotzeko. – A.R.