Lazkaon zergak eta tasak ordaintzeko laguntzak bihar arte daude eskagai

2018(e)ko urtarrilaren 31a, asteazkena - 10:01etan eguneratua

Lazkao. Lazkaoko Udalak 2017ko ohiko etxebizitzako ura, estolderi, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu. Laguntza horiek eskatzeko epea, baina, bihar amaituko da. Diru laguntza jaso-tzeko aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda edo informazio gehiago www.lazkao.eus helbidean edo Udaletxean eskura daiteke. M.A.