Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Sorgintxulorekin jolasak, larunbatean Domingo Agirreko pilotalekuan

2018(e)ko urtarrilaren 31a, asteazkena - 10:02etan eguneratua

Legazpi. Legazpiko Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko dituen jolasetan parte hartzeko aukera izango dute. Jolasak Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan izango dira, larunbatean 17.00etan. Parte hartu nahi dutenek gaur edo bihar eman behar dute izena, ikastetxeetako idazkaritzetan. Ekitaldi hau Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatu du, haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultza-tzeko programaren baitan. Laubide auzoan izango da, euskararen erabilera bultzatzeko. Izan ere, azken neurketan euskararen erabilera ez zen %10era iritsi. Erdigunean, berriz, %34koa da. A.Z.

Herramientas de Contenido