Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Lehenengotik hirugarren adinera zubia eginez

belaunaldi arteko loturak indartea helburu duen proiektua garatu dugu

Testua eta argazkia Erentzun Ikastola - Jueves, 1 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurrak, zaharren egoitzan.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurrak, zaharren egoitzan.

Galería Noticia

  • Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurrak, zaharren egoitzan.

nork ez ditu gogoan Benjamin Franklinek esaniko hitz hauek? ”Esan eta ahaztuko dut, irakatsi eta gogoratuko dut, utzi niri egiten eta orduan ikasiko dut”. Horixe da Vianako Erentzun Ikastolako haurrek sentitu dutena belaunaldi arteko loturak sendotzeko asmoz sorturikoProiektu berrizta-tzaileagaratu dugunean. Kasu honetan LH6ko haurrak eta Vianako zahar egoitzako helduak izan dira ekintza aberasgarri honen protagonistak.

Lehenengo adinetik hirugarren adineradeituriko proiektuak urteak daramatza martxan Vianako Eren-tzun Ikastolan. Haurrak eta helduak elkartu eta harremanetan jartzea da bateratze lan honen helburua.

Bi mundu, malda batez bereizitaLehenengo adina, gure Erentzun Ikastolan, Vianako Cueto mendixkaren goialdean, han puntan dago. Eta aldapapean berriz, azpialdean, zahar egoitza, hirugarren adinekoekin. Eraikinen kokapen fisiko hutsak metaforikoki argi adierazten du bi mundu ezberdin hauen arteko bereizketa. Bi errealitate kontrajarri eta bi bizimodu elkarrengandik erabat aldenduak. Nahiz eta beraien artean ehun metroko tartea soilik izan;geuk eraiki ditugu urruntzen dituzten muga eta harresi kulturalak.

Malda hori bi alde bereizi hauek hurbiltzen lagunduko digun zubi bihurtzea izan da gure erronka. Horretarako, gure ikasleek oinarrizko konpetentziak landuz ikasten dutena testuinguru erreal batean aplika-tzeko aukera ikusi genuen. Beren sormena eta ekimena gauzatuz, beren lana eta gaitasunen emaitzak gizarteari eskainiz. Eta, aldi berean, aitona-amonak egunerokotasunaren errutinatik ateratzea onuragarria iruditu zaigu. Beren buruak aintzako-tzat hartuak senti ditzatela. Esaera afrikar batek dioen bezala: tribu oso bat behar da haur bat hezteko. Bizi-tzaren unibertsitatean zehar metatu duten jakinduri guztia baliatu nahi izan dugu. Ez dezala haizeak eraman.

Barneratuak genituen uste eta aurreiritziak agureekin pertsonalki alderatu nahi genituen. Aitona-amonak eta haurrak aurrez aurre eseri eta begietara begira eginiko galdera eta erantzun haiek izan ziren dudarik gabe hasiera batetik guk eraiki nahi genuen zubiaren lehen harri eta oinarri.

Lehenik eta behin, ikastolako pareten artean bete beharreko zeregin guztiak burutu ziren. Ondoren, lan guztiak borobilduz bateratze lan honi zentzua emango zion ekitaldiaren eguna. LH 6ko taldekoak Vianako zahar egoitzara hurbildu ginen. Beharrezko materialak soinean hartu eta aldapan behera abiatu ginen zegokion urduritasun puntu horrekin. Iritsi orduko, ordea, zahar egoitzako lasaitasunak gu ere baretu gintuen. Izan ere, agureen aurpegietan argi berezi bat piztu zen gu ikusi orduko. “Haurrak! Haurrak datoz! Hemen direla!” Hango oihuak, hango zalaparta eta ezinegona. Haurrek berezko duten alaitasuna kutsatzen dute eta hauen irribarre hutsak hasi ziren haiengan halako samurtasun eta goxotasuna transmititzen eta aldi berean irribarrea kutsatzen. Hitz batetan esanda, haurrak ari ziren beraiei zegokien magia sortzen. Ekitaldia, bere horretan, arrakastatsua izan zen eta bai ikusleek eta baita egileek ere ongi merezitako txalo zaparradak jaso zituzten.

Gerora bisita gehiago ere egin ditugu, beren egunerokotasuna hurbiletik ezagutzeko asmoz: sukaldea, gimnasioa (gure ikastolakoarekin alderatuz), eskulanetako tailerrak, eta bertako txoko guztiak.

Denak agurtu eta eskertu ondoren, aldapan gora gindoazela, haur bakoi-tzaren aurpegietan nabari zitekeen, alde batetik lana ondo eginaren arrastoa eta bestetik, bi belaunaldi artean sortzen eta sendotzen ari den konplizitatea eta ukaezinezko lotura baliagarria. Gure denbora izan zen guk haiei eskainitako oparia;eta jaso genuena berriz… norberak daraman gogoramenen ahaztezina. Transmititu zizkiguten balore eta esperien-tziak dira, besteak beste, galtzen utzi ezin daitekeen ondarea.

Emozioen heziketa, garapen sozioafektiboa, trebetasun sozialak eta nortasunaren eremuko hainbat konpetentzia, egungo XXI. mendeko gizarte honetan bizitzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun garaiotan, horrelako ekimenen beharra aldarrikatu nahiko genuke.

hurrengo hitzordua, udaberrianZubia eraikitzen hasiak gara. Gure zahar egoitzarako bisitaldi bakoitzak harri bat baino gehiago gehitzen dio zubiari. Erentzun Ikastolako HHko 5 urteko haurren aiton-amonak lanbideak erakustera ikastolara gertura-tzen diren bakoitzean ere, harri bana gehitzen diote belaunaldiak lotzen dituen zubi ikusezin honi. Aurtengo udaberrian, gure ikastolako ateak zabaldu eta zahar egoitzako aitona-amonak gurera etorriko dira. Beti gu haien mundura hurbildu beharrean, zergatik ez haiek gurera? Azken hau esperientzi berria izango da guztion-tzat, baina dagoeneko hasiak dira ba-tzuk beren iraganeko eskola garaiaz pentsatzen eta gogoramenak izaten, eta besteak ikuspegi desberdin batekin begiratzen aitona-amonei eta haiek etortzean zenbat gauza eta non eta nola egin irudikatzen. Egoera berri hau bertatik bertara ezagutzeak pentsatzeko modua aldatu die, bai batzuei eta baita besteei ere. Ondorioztatu izan ahal dugun bezala, denok gara garaile, denok baitugu zer kontatu eta zer irakatsi, baita zer sentitu eta zer sentiarazi ere.

Bitarte horretan, zubi eraiketak aurrera darraien bitartean, manten ditzagun bata besteenganako pentsamendu hunkigarri horiek martxan. Eta norbaitek zubi honen eraikitzearen inguruko dudarik balu, gertura dadila eta bere begiz ikusi goizero goizero, ikastolara bidean, aldapa hasieran dagoen eraikinera burua jiratzen dutela haurrek oharkabean. Eta aldapapeko eraikineko leihoetara gerturatzen diren aitona-amonek, begirada aldapa goian dagoen ikastolarantz bideratzen dutela ustekabean. Bi norantza dituen lotura berezi bat sortu da aldapa honen bi muturretako eraikinetako biztanleen artean.

Duela gutxi utzi gaituen Joxan Ar-tzek zioen bezala: “Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura betiko iturri zaharretik”. Katea ez dadila eten. Eta ikas dezagun bizitzaren lasterketan lekukoa jasotzen, etorkizuna eraiki ahal izateko iragana ezagutzea ezinbestekoa bait dugu.

Herramientas de Contenido