Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Haurrak D ereduan matrikulatzeko deia egin diete gurasoei

2018(e)ko otsailaren 1a, osteguna - 10:01etan eguneratua

Euskara. Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikula-tzeko deia egin die 1.525 guraso donostiarrei kanpaina hasieran. Miren Azkarate Euskara zinegotziak gogoratu du haurrak elebidunak izan daitezen aukera onena euskarazko ereduan ikastea dela. Gutun bat bidali die Udalak gurasoei eta Irria aldizkariaren ale berezi bat ere bai, Euskaraz ikasi, euskaraz bizi izenburua duena. Iazko datuen arabera, Donostian hamar ikasletatik ia bederatzi D ereduan matrikulatzen da eskolan hasten denean. N.G.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia