Orduko 30 kilometroko muga jarri dute Villabonan

Ardura eta segurtasuna partekatzeko helburua du erdigunean jarri duten seinaleztapen berriak

2018(e)ko otsailaren 1a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Villabona- Duela egun batzuk Villabonako hirigunera sartzeko hainbat gunetan (Etxeondo, elizaren ingurua, etab.) ibilgailuen abiadura gehienez orduko 30 kilometrora mugatzeko panel adierazgarriak jarri dituzte.

Osatuz zeharkako planaren segurtasuneko atalaren barne dagoen neurri honek hirigunea bezalako mugikortasun handiko ingurunean oinezkoen eta gidarien arteko elkarbizitza beharretara egokitutako gidatze ardura-tsu baten beharrari buruz kon-tzientziatzea du helburu.

Hala, hirigunean abiadura handian ibiltzeak Udaltzaingoaren zigorra jaso ahal izango du. “Neurriak ardura eta segurtasuna partekatzea du xede. Herri erditik gidatzen dugunean, oinezkoen tokian jarri behar dugu, beraien eskubideak errespetatuz”, azaldu du alkateak. - M.S.S.