Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ormaiztegiko oinezkoen igarobidea inauguratu dute

Kamioien joan-etorriak areagotu dira eta “bizilagunen segurtasuna bermatzeko” eraiki da pasabidea

Jueves, 1 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Atzo goizean,Ormaiztegiko pasabidea inauguratu zuten unean.

Atzo goizean, Ormaiztegiko pasabidea inauguratu zuten unean.

Galería Noticia

  • Atzo goizean,Ormaiztegiko pasabidea inauguratu zuten unean.

ormaiztegi- 2017ko ekainean, Mutiloako Lurpeko zabortegia hiri hondakinak jasotzen hasi zen pixkanaka eta planta horretara iristeko, kamioiek GI-3540 errepidea igaro behar izaten dute. Horregatik, Foru Aldundiak Ormaiztegin egindako oinezkoentzako igarobide berria inauguratu dute Ingurumeneko diputatua den Jose Ignacio Asensiok eta Ormaiztegiko alkateak, Jon Enrique Galarzak.

Atzo goizean egindako ekitaldian nabarmendu zutenez, zeharbide horrek “zabalera txikia du zenbait puntutan, eta igarobide alternatibo bat du ibilgailuentzat, semaforoz erregulatua eta bi aldeetan espaloi estuak dituena”. Trafiko astunaren areagotzeak oinezkoen segurtasunari eragingo ziola aurreikusi zuten, eta, horretaz jabeturik, Aldundiak eta Ormaiztegiko Udalak hitzarmen bat sinatu zuten oinezkoentzako igarobide alternatibo bat egiteko. Hain zuzen ere, GI-3540 errepidearekiko paraleloa den espaloi bat eraiki da, ikasleak eta kirol eremuaren erabiltzaileak babesteko helburuarekin.

“Kamioien joan-etorriak areagotu izanaren ondorioz, prebentzio neurri hau hartu da, bereziki haurren eta oro har bizilagunen segurtasuna bermatzeko helburuz”, azaldu du Asensiok. Horrez gain, gogorarazi du neurri hori behin-behinekoa dela: “bi urte barru, balorizazio energetikoko planta errealitate bihurtzen denean, hondakinak ez dira ez zabortegi honetara ez besteren batera ere garraiatu beharko”. - M.A.

Herramientas de Contenido