Bardoak, bertsogintzaren sarea josten

Gaur abiatuko da, Beran, Bardoak taldekako bertsolari txapelketa. Martxoaren 24ra arte luzatuko den laugarren edizioa inoiz baino indartsuago dator: denetara, 16 talde eta 113 parte-hartzaile arituko dira.

Testua Miren Mindegia Argazkia Utzitakoa - Viernes, 2 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideak, Bardoetan parte hartuko duten bertsolari eta antzolatzaileetako batzuekin batera, ekitaldiaren aurkezpenen.

Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideak, Bardoetan parte hartuko duten bertsolari eta antzolatzaileetako batzuekin batera, ekitaldiaren aurkezpenen. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideak, Bardoetan parte hartuko duten bertsolari eta antzolatzaileetako batzuekin batera, ekitaldiaren aurkezpenen.

Dibertigarria, herrikoia, bateratzailea, hurbila, atsegina... Ezaugarri guzti hauek biltzen ditu gaur bertan abiatuko den Bardoen taldekako bertso txapelketak. Umoretik, transmisiotik eta errimatik aunitz duen ekimen honen laugarren edizioa inoiz baino indartsuago dator, goranzko joera mantenduz: denetara, 16 talde eta 113 partehartzaile bilduko dira, azken horien artean 74 bertsolari izanen direlarik. Abiapuntua Berako Kataku taberna izanen da, gaur arratsaldeko 20.30ean, eta martxoaren 24ra bitartean Nafarroako 16 herritatik igaroko da, denetara 23 saio eskainiz.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren oihartzuna oraindik bizirik dirauenean, banakako txapelketa handien oso bestelako proposamena taularatuko dute datorren asteotan Bardoek, Ander Perez Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideak argitu bezala: “Saio txikiak izango dira, hurbilak, goxoak eta dibertigarriak”. Taberna edo elkarte giroa nagusi, ez dira otordurik faltako herriz herri eta taldez talde antolatuko diren emanaldietan.

Dagoeneko Nafarroako bertsogin-tzan egonkortu den formatu honen arrakastaren koxka, transmisio lana izan dela azpimarratzen du Perezek: “Banakako Txapelketa garaian esan genuen eta orain berresten dugu, bertso eskoletan eta orokorrean transmisioaren arlo horretan egiten den lan horren isla dela”. Horretan, zerikusi zuzena du bai ikastetxeetan bai bertso eskoletan egiten den lanak. “Bertsolaritza programaren bitartez 5. eta 6. mailetan hasten dira gaztetxoak bertsotan ikasten. Bestalde, gero eta helduen bertso eskola gehiago daude martxan, gero eta jende gehiago mugitzen dute eta horren guztiaren ondorio da orain ikusten duguna”.

Hain zuzen Nafarroako hainbat tokitan azken urteotan sortu diren bertso eskolei plaza berri bat eskaintzeko helburuarekin sortu zen Bardoak txapelketa, 2012an, Nafarroako Txapelketa Nagusia bi urtez behin egitea erabaki zenean. “Nolabaiteko zirkuitu edo plataforma bat beharrezkoa zen bertso-eskoletako jende berriari bultzatzeko. Hasi berriak diren bertsolarientzat ez da erraza plazarako jauzi hori ematea”. Izan ere, lehenengo aldiz jendaurrera atera eta bertsotan hastea “estualdi txiki bat” da gehienentzat, taldeka eta esperientzia handiagoa daukaten bertsolarien ondoan eginez gero “askoz hobe eramaten den egoera”.

Bardoek zerbait sustatzen badute, hori sare lana dela azpimarratzen du Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideak. Txapelketan parte hartuko duten 16 taldeetan, azken banakako txapelketetan aritu diren bertsolariak -Xabi Maia, Eneko Lazkoz edo Aimar Karrika, besteak beste- lehenengoz oholtzaratuko diren bertsolariekin arituko dira. “Oso garran-tzitsua da nabarmentzea Bardoek bertsolaritzaren mugimendua osorik hartzen dutela”. “Alde horretatik, bai talde lana, bai elkartrukea eta elkarrekiko ikaskuntza eta laguntza oso garrantzitsuak dira eta mugimendua aberasten dute”, gehitzen du Perezek.

Auzolana, oinarrianBardoetan arituko diren taldeak bost multzotan banatuko dira. Hala, talde bakoitzak bere multzoko bi talderekin egingo ditu saioak, bat “etxean” eta bestea “kanpoan”. Bigarren fasera multzo bakoitzeko talde bana eta F multzoko bi talde pasako dira, guztira sei talde. Bigarren fasean joan-etorriko saioak antolatuko dituzte taldeek, eta hiru sailkatuko dira martxoaren 24ean Lekunberrin ospatuko den finalera. Aurreko edizioetan bezala, talde lana eta auzolana izango dira ekimenaren oinarria.

Gutxienez bost partaide ditu talde bakoitzak: hiru bertsolari, gai-jar-tzaile edo aurkezlea eta taldeko ordezkaria. Taldeak halaber, eskualdekako bertso-eskolen arabera osatu dira. Hori dela eta, talde lana da bertsolariek saioetan egin beharko dutena, denen artean banatu beharko baitituzte egin beharreko ariketak. Ibilbide luzeko bertsolariak zein hasi berriak nahastuta, taldeak izango du garrantzia. Perezek aitor-tzen duen bezala, “talde bakoitzak bere gain hartzen duen ardura garrantzitsua da.

Gaiak prestatzeko, epaitzera joateko, beste lekuetan aritzeko... Elkarlana oinarrizkoa da horrelako egitasmo batean. Oso zaila litzateke elkartetik bakarrik inoren laguntzarik gabe hau antolatzea”. Hala, talde bakoi-tzak gutxienez bi saiotan kantatzeko ardura izango du, beste multzo bateko saio baterako gaiak prestatuko ditu, eta azkenik, beste saio bat epai-tzeko ardura izango du. Horiekin batera, entzuleek ere izango dute saioak epaitzeko parada.

Egitasmoaren antolatzaileak azpimarratu bezala, Bardoen dinamika honek “bestelako jendea inplikatzeko aukera ematen du”. “Bertsolariak ez bakarrik eta inguruan daudenak ere erakartzen ditu, bestelako antolakuntza lanetan aritzen direnak: izan sarrerak kobratzen, kartelak jartzen, gai jartzaile moduan...”.

Alderdi ludikoa indartzen Taldekako bertso txapelketa osatuko duten saioak txikiak izango dira, bataz besteko 40 pertsona inguru bilduko dituztenak. “Giro informaletan egingo dira emanaldiak, herriko jendeak joateko ohitura duen leku horietan: izan daiteke ostatu bat, elkarte bat, gaztetxe bat...”.

Besta giroa bertsolariek osatu beharko dituzten ariketetan ere islatu ohi da, hasierako agurretik hasita. Perezek azaldu bezala, banakako txapelketetan lantzen diren ariketak, “jolas modukoak” diren beste batzurekin uztartuko dira. Hasierako agurra puntuagarria denez, taldeek aurretik lantzen duten zerbait izan ohi da, betiere une gogangarri eta dibertigarriak uzten dituen unea. “Bertsolaritzaren alderdi ludikoari erantzuten dioten ariketak dira”.

Giro hurbil eta alaiari heusteko helburuarekin, txapelketaren laugarren edizio honetan orain arteko finalen dinamika bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Hartara, finala frontoi edo areto handietan egin beharrean, aurten sagardotegi batean eginen da, zehazki Lekunberriko Toki Alaien, martxoaren 24ean. Ordura arte, 16 taldeek lehiakortasunetik baino giro umoretsutik gehiago duen txapelketari gogoz heutsiko diote.

etiquetas: bertso, bardoak

Últimas Noticias Multimedia