Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Irain eskolan programatzen ikasten

Code.org eta Scratch programak oso lagungarriak dira haur eta gazteentzako erakargarriak baitira.

Testua eta argazkia Irain Ikastetxe Publikoa - Viernes, 2 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Haurrentzat erakargarria suertatzen da horrelako programekin aritzea.

Haurrentzat erakargarria suertatzen da horrelako programekin aritzea.

Galería Noticia

Haurrentzat erakargarria suertatzen da horrelako programekin aritzea.

etxeko berriak

Gaur egungo XXI. mende honetan, teknologiaren gizartea ere deritzona, hezkuntza sisteman aldaketak ekarri ditu. Izan ere, gizartearen eskakizun berrietara egokitzeko beharra ikusi da eta hori izan da, hain zuzen ere, Irain eskola publikoak egin duena. Teknologia berriak, hala nola ordenagailuak, mugikorrak, bideokamerak, etab. edozeinek eskuragarri ditu eta hauen erabilpen egokia gauzatzeko Code eta Scratch programak IKT saioetan lantzea erabaki da. Izan ere, eskolaren helburua robotikan barneratzea da eta bi programa hauek helburu honen abiapuntu moduan hartu ditugu.

Code.org programa, haur eta gazteei zuzendutako baliabide didaktikoa da, zeinak kodeatzeko eta programatzeko aukerak ematen dituen. Izan ere, programa honen helburua, jendearen artean informatikaren ikasteko gogoa zabaltzea da 30 hizkuntza ezberdinetan. Horien artean euskara hizkun-tza topatzen da eta hau jorratzeko aukera bikaina da.

Honetaz gain, maila ezberdinetan egituratzen da, 5 ikastaro ezberdin daudelarik;mailak normalean adinetara egokituak egoten dira. Gai zeha-tzak dira eta umeentzako erakargarriak diren irudi zein soinuak erabiltzen ditu. Horrela, modu dibertigarri batean umeak jolasten duten bitartean programatzen ikasten dute, beraien pentsamendu logikoa garatuz eta erronka ezberdinei konponbidea emanez.

Prozesu horretan matematika (gradu, zenbaki, forma geometriko, etab.), hizkuntza (hizkuntza ezberdinen bitartez mailak gauzatuz) artea ( irudi ezberdinak sortuz) eta nola ez, teknologia gaitasunak garatzeko aukera emanez.

Behin programa hau modu egokian maneiatuta, proiektuak sortzeko aukera aparta da eta horretarako Scratch programan barneratzea erabaki dugu. Scratch-a, umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaze errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak iker-tzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen duena. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:

●- Pentsaera logiko eta algoritmikoa garatzea.

●- Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea.

●- Nork bere lanari buruzko auto-diagnosia egiteko ohitura garatzea.

●- Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea.

●- Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera.

●- Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera.

●- Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algori-tmoak, ausazkotasuna.

●- Programazioaren oinarriak ikasteko aukera.

●- Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…

●- Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea

Bi programa hauek garatu ostean, hasieran aipatutako robotika alorra lantzeko jakintzak eta baliabideak eskuragarri izango dituzte umeak. Horrela, scratch-ean sortutako proiektuak mundu errealera transferitzeko, robota erabiliko dugu, zeinak ikasleak emandako agindu, sekuen-tzia, programazioa exekutatzen dituen.

Horrela eta gezurra badirudi ere, genero inklusioa eta umeen ekoizpenak errealak zein frogagarriak izatea lortuko dugu. Izan ere, batzuetan teknologiarekin lotutako auziak mutilentzat neskentzat baino erakargarriagoak dira eta horren adibidea da informatika edo industria ingeniaritzako graduetan dauden gizon eta emakume kopurua.

Horregatik, bi generoak modu berean eta elkarri lagunduz lan egin dezaten ahalbidetu nahi dugu.