Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Axariaren jaitsierarekin hasiko dira San Blas jaiak

Idiazabalen, gaur irakurriko da pregoia eta igandera arte ospatuko dira festak

M. Aranburu - 2018(e)ko otsailaren 2a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Iazko San Blas txirrindulari lasterketako irudian hainbat herritan txirrindu gainean.

Iazko San Blas txirrindulari lasterketako irudian hainbat herritan txirrindu gainean. (Argazkia: J.U.)

Galería Noticia

  • Iazko San Blas txirrindulari lasterketako irudian hainbat herritan txirrindu gainean.

idiazabal- Ordu gutxi falta dira dagoeneko Idiazabalen San Blas jaiak ofizialki hasteko. Joan den astean hainbat ekitaldi izan baziren ere, gaur izango da axariaren jaitsiera eta pregoiaren irakurketa, eta baita mozorro eguna ere. Biharkoan, San Blas egunean, berriz, kuadrilla eguna ospatuko dute idiazabaldarrek, eta igandean San Blas txiki izango da.

Gaur egunean zehar ere izango da zer ikusia. 11.00etan, kaleko marrazketa txapelketa egingo dute gaztetxoek. 17.00etan, bestalde, playback dantzaldia eskainiko dute eta ondoren txokolatada jana egongo da. Kandelaria eguna izanik, 18.00etan ohiko kanpai bueltakoa eta kandelen bedeinkazioa egingo da. Ordurako plazan elkartuko dira herritar gehienak eta beste urteetan izan den moduan, mozorroekin emango diote axariari ongietorria. Iluntzeko 20.00etan irakurriko dute Birigarroa Txistularien elkarteko kideek pregoia eta ondoren axariaren jaitsiera egingo dute. Segidan giroa alaitzeaz arduratuko direnak Burrunka elektrotxarangako kideak izango dira, eta tabernaz taberna, herrian barrena, musika jarriko dute. Herriko jaietan afariak ere ez dira falta izaten, eta gaur plazan egingo da. Horren ostean izango dira kuadrillek antolatutako jolasak eta elkarren artean norgehiagokan arituko dira. Aurtengoan frontoi zaharra eszenatokia bihurtu da, gainera, eta gauerdian Friday’s Crew taldeak kontzertua eskainiko du.

san blas eta san blas txikiHerriko zaindariaren eguna bihar izango da eta ohiko legez, goizean txistulariek kalejira egingo dute. 11.00etan meza bereziari hasiera emango diote. Aurten, 50 urte beteko dituen Bittoriano Telleria organistak konposatutako Euskal Meza abestuko du abesbatzak. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da apaiz-etxean.

Txirrindularitzak ere izango du tartea urteroko legez. XXIX. San Blas txirrindulari lasterketa hasiko dute 11.00etan haurrek eta 12.00etan helduek. 17.00etan, izarretan dantzan dantza moderno ikasleen erakustaldia izango da eta Igarondon izango diren pilota partida profesionalek osatuko dute arratsaldea. Kuadrilla eguna izanda, blusa eta kamiseta koloretsuz jantzita aterako dira idiazabaldarrak.

Asteburu laburra baina betea izango da aurtengoa. Igandean, bolo txapelketa eta toka txapelketa izango dira goizean. Eguerdian, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak izango dira gonbidatuak eta bertso bazkaria egingo da Xumen. 20.30ean, berriz, axariaren igoera izango da.

Herramientas de Contenido