Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Euskalkide egitasmoa abiatu du Solaslagunak

Elizondoko eta Doneztebeko Zahar Etxekoekin eginen dira mintzapraktikak

Sábado, 3 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

EUSKARA- Urtero bezala ikasturtean zehar hainbat saio jarriko ditu martxan Solaslalaguna egitasmoak. Urteko lehenbizikoa hau izanen da: Euskalkide aldaera Elizondoko Zahar Etxean eta Doneztebeko herri gunean. Tokian tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan ari-tzeko espazioak sortu nahi ditu Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna egitasmotik abiatu eta Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen eta Arkupeak jubilatuen elkartearen laguntza izanen duen ekimenak.

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean hiru saio eginen dituzte otsailaren 2, 16 eta 23an, ortzirale arratsaldeko 5etatik 6etara.

Doneztebeko Zahar Etxean bi saio eginen dituzte, otsailaren 17 eta 24an, larunbatetan 11.00etatik 12.00etara. Izen emateko 610 920 673 telefonora deitu behar da (Ana Aroztegi) edo solaslaguna@topagunea.eus helbide elektronikoan. - A.A.A.

Herramientas de Contenido