Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Inauteriak eta garizuma

Mikel Garciandia - Domingo, 4 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Galería Noticia

Kristau begipean, urteak badu halako erritmo geldo eta berezia. Gizakiaren atal guztiak garatzeko aukera ematen digute urtaroek. Neguaren bihotzean, herriak antzaldatze festa biziak ospatzen ditu. Antzaldatze, txatarrez janzte horrek, nolabait, itxura aldatze bat erakusten du eta agian ere, eraldatze, bihotz berritze baten zantzua azalarazten digu.

Mundu aldrebes hau zilipurdika jartzeak badu erreboluzioaren mistika bat. Pertsona, bere ohiko pertsonaiaz aspertu eta nekatuak, bestelako larru eta azal batean sartu eta estaltzen da, bere egonezina adierazteko, bere mugak gainditzeko, beste mundu berri

baten sorrera erakartzeko.

Inaute klasikoak, jomuga zehatza zuen: hausterrea. Hor ere, elizetan, kristau herriak errautsez estaltzen zuen kopeta norberaren zikinkeria agerira erakarriz. Eta berrogei egunezko ibilaldi berezian murgiltzen ziren pertsonak eta gizarte osoak, aro berri bat modu egokian prestatzeko.

Inauteak garizumarekin badu lotura estua, garaian, eta barneko asmoan. Gauzek ezin dute horrela jarraitu. Zerbait egin beharra dago. “Errautsa zara eta errauts bihurtuko zara” esaten zuen apaizak hausterreko ospakizunetan. Egun, beste esaldi argiago batez igurzten zaigu errautsaz kopeta: “bihotz berri zaitez eta sinistu Berri ona”. Hain zuzen, hausterre eta garizumako esanahia hor jokatzen da. Bihotza zahartzen zaigu egunen poderioz, eta dinamika horrek badu erremedioa. Norberaren egoerari zinez begiratu eta onartzea, lehen ezinbesteko pausua dugu: bekatari gara, errudun, mugatu, ezindu.

Baina ez hor gelditzearren. Garizumak ez du inolako zentzurik, Pazkorik gabe. Berrogei egun hausnartzeko, biohotzberritzeko, zertarako? Jesu Kristo berpiztuaren bizi berria partekatzeko, Goikoaren zoriontasun betean erabat murgiltzeko, itxurakeria, beldurra eta heriotza alde batera utzirik.

Itxura eta egia, sakontasuna eta azalkeria, sinesmena eta sineskeria, bizia eta heriotza denak nahasten ditugu korapilo estu batean. Zatikatuta gaudela, bateratzea eta osatzea amesten ditugu. Aurten ere, neguaren erdi erdian, errito bereziak, kristau nola paganoak, denon bizitzeko grinak adieraziko dituzte. Ustezkotik benetakora jo nahi dugu guztiok. Ausart gaitezen geu izaten.

Euskal Pastoraltzako zuzendaria da egilea.

Herramientas de Contenido