Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Astelehenean zabaldu zuten Open Lab Urola Kosta

Ideiak partekatuz teknologia digitalak lantzeko gunea herritar guztien eskura egongo da

Ane Roteta - 2018(e)ko otsailaren 7a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Aitor Azpiroz gune berriko tresna batzuk erakusten, inaugurazio-ekitaldian.

Aitor Azpiroz gune berriko tresna batzuk erakusten, inaugurazio-ekitaldian.

Galería Noticia

  • Aitor Azpiroz gune berriko tresna batzuk erakusten, inaugurazio-ekitaldian.

Zarautz- Teknologia digitalak, makina eta erremintak eta prototipoak egiteko eta fabrikatzeko gune berri bat izango dute aurrerantzean Urola Kostako herritarrek. Astelehenean inauguratu zuten Open Lab Urola Kosta izeneko ekimena, Udal Elkarteko lehendakariak, udal ordezkariak, eragile taldeak eta Open Lab-eko monitoreak, eta sustatzaileek aurkezpenean azaldu zutenez, elkarlanerako lekua izango da eta edonork izango ditu bertako ateak zabalik.

Gune berria eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) herritar eta enpresa ororentzat egongo da zabalik eta ez da egongo inolako adin mugarik, guztien-tzat egongo da zabalik. Gainera, azaldu zutenez, ez da beharrezkoa izango fabrikazio azkarraren mundu digitalaren arloa ezagutzea, eta adituak direnek, zerbait dakitenek eta ezer ere ez dakitenek izango dituzte ateak zabalik.

“Esperimentatu, ikertu eta sor-tzeko lekua izango da, baina batez ere, partekatzeko lekua, dakizuna besteei emateko eta besteek dakitena zuk jasotzeko”, zehaztu zuen Aitor Azpiroz elektronikako irakasleak inaugurazio-ekitaldian. Hala, DIY izeneko filosofiarekin (do it yourself, egin zerorrek), ekintzailetza sustatu nahi da, eta zentzu horretan, ezagutzak, asmoak eta ideiak partekatu eta ideia berriak garatzeko lekua izango da. Gainera, besteak beste, laser inprimagailua eta 3D inpresorak izango dira herritarren eskura.

Astelehenetik larunbatera zabalikUrola Kostako Udal Elkartearen egoitzan dago kokatuta laboratorio berria (Urdaneta bidea 6, Zarautz) eta astelehenetik ostiralera arratsaldero, 17.00etatik 21.00etara, eta larunbatetan, 10.00etatik 13.00etara, egongo da zabalik. Beraz, ordu tarte horietan edonork joan ahal izango du, bakarrik ala lagunekin, bertara tresnak probatu edo ikusteko.

Gainera, Iñaki Etxaide begiralea izango da bertan interesatu guztiei laguntzeko prest, eta tresnak, inprimagailuak eta baliabideak erabiltzen irakatsiko du, fabrikazio azkarraren mundu digitala edonoren esku jartzeko eta mundu honetan barneratzeko.

Horretaz gain, tailerrak, ikastaroak eta workshopak egingo dituztela ere aurreratu zuten aurkezpenean, oraindik horretarako data zehatzik iragarri ez zuten arren.

Ekimen berri hau bailarako hainbat eragile eta pertsonen eskariari erantzunez sortutako proiektua da, eta askoren arteko ahaleginaren emaitza da;hala nola, norbanakoak, eragileak, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea.

Proiektua eskualdeko bost udalek eta Udal Elkarteak berak finan-tzatuko dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ere kontatuko dute ekimena aurrera eraman ahal izateko.

Herramientas de Contenido