Malerreka kantuz Sunbillan

Miércoles, 7 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Malerreka kantuz Sunbillan.

Malerreka kantuz Sunbillan. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Malerreka kantuz Sunbillan.

sunbilla.Egun euritsua kantuz bete zuten larunbatean Sunbillan. Eguraldia ez zen oztopo izan, eta akuadrilla ederra bildu zen kantuak kantatzeko. Agerralderen akordeoia, Iñaki Muruaren filarmonika, Igor Arruabarrenaren gitarra eta Aitor Ibarraren tronpeta hotsa izan zuten lagun. Eliza atarian hasi, Fonda ostatuan barna ibili eta Bustitzen bukatu zuten ibilbidea, pintxoak dastatu eta zintzurrak bustitzeko aukera izan zuten. Argazkia: Utzitakoa

etiquetas: nafarroa, sunbilla