Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bideojokoak aukeran

beharrezkoak al dira bideojokoak? arangoiti ikastolako ikasleek oso argi daukate erantzuna: bai, noski.

Testua eta argazkia Arangoiti Ikastola - Jueves, 8 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Arangoiti Ikastolako ikasle taldeetako bat, bideokoekin jolasean.

Arangoiti Ikastolako ikasle taldeetako bat, bideokoekin jolasean. (ARANGOITI IKASTOLA)

Galería Noticia

  • Arangoiti Ikastolako ikasle taldeetako bat, bideokoekin jolasean.

Egin genituen galdera xume batzuk ekarri gaituzte gaurko gaira, bideojokoetara. Ikerketa txiki bat abiatu genuen eta lehengo ondorioa ezin dugu ukatu, gure eguneroko bizitzaren parte direla eta gutxi edo asko denak aritu edo ari-tzen garela.

Zuen uste bideojokoak behar dira? Arangoitiko ikasleek argi eta garbi esaten dute baietz, behar direla, aurtengo negu hotz eta euritsu batean ez baldin bazara ateratzen kalera etxean goxo jolasteko. Arangoitiko ikastolako ikasleek uste dute oso dibertigarriak direla eta jolastu behar dela bideojokoetara.

Inkesta txiki baten bitartez informazio zuzena jaso dugu 8 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean eta aldi berean saiatu gara biltzen hainbat informazio lagungarri jolas hauen inguruan.

8-12 urteko ikasle guzti-guztiak daukate bideo jolasen bat eskura, gehienak bere gurasoen mugikorrean. Eskuzko tresnetan, Nintendo DS eta halakoetan berriz, ikaslegoaren erdiak dauka aukera jolasteko. Telebistari eta halakoei eransten zaizkion bideojokoak 10etik bik dauzkate eta horien artean Wii eta halakoak gutxi batzuk dituzte eskura. Dena den, gure artean gutxien erabilitakoak ordenagailuetan deskargatutakoak dira eta telebistako jolasetan hobeto pasatzen dutela esaten dute. Badira ere, gelakideen artean oso gutxitan erabiltzen dutenak.

Bideojokoetan pasatzen dugun denborari dagokionez, astean eta ikastola garaian (irailetik ekaina bitartean), bataz beste 5 ordu aritzen dira. Denbora gehien pasatzen dutenak 7 ordu pasatzen dutelarik eta gutxienak 3 ordu. Egia esan, batzuei erraza egiten zaie uztea jolas mota hau eta beste gauza batzuetan hastea, baina beste batzuk aukera dutenean hartzen dituzte, eta kosta egiten zaie uztea. Gehienek gurasoekin hitzartzen dute astean zenbat denbora erabili eta noiz, nahiz eta batzuetan ez bete.

Erabilitako jolas motagatik galdetu dugu ere, eta interesen araberako banaketa ematen da. Kalean ere, kirola edo mugimenduzko jolasak hauta-tzen dutenek bideojokoetan beste hainbeste aritzen dire. Bestalde, lasaiak eta fantasiazkoak, abenturazkoak edo estrategiakoak aukera-tzen dituzte beste ikastolakide batzuk aisialdian ere horrelakoak hartzen dituztenak. Dantza gustuko dutenek berriz, eta Wiian edo beste aplikaziotan ibiltzeko aukera badute horretan aritzen dira. Egia esan jolas mota aukeratzerakoan ez dago joera garbirik.

Bideojokoen historiaren kronologia eginda lehenengoak duela 70 urte sortu ziren eta gauza gehienak bezala hasieran ez zuten arrakasta handiegirik izan. 1970reko hamarkada arte, Arkade motako jolasak hasi ziren arte. Makina handi batzuk ziren eta tabernetan paratuta eta diru kopuru bat sartuta jolasten zen. Etxeetan ere jolasteko aukera bazen telebistara lo-tzen ziren bideo kontsoletan, baina hau gutxi batzuk omen zuten. Hamarkada bat pasa zen gaur egun ezagutzen dugun Nintendo eta Mario Bross eskuko bideo jolasak merkaturatu ziren arte. Mende bukaerarako garatu ziren 3D jolasak Super Nintendo eta Play Station eta haietan jolasteko jokoak. XXI. Mendean berriz, 2000. urtetik aurrera Nintendo edo PSPz gain Wiik ere izan du lekua gure etxeetan. 2017an, Nintendo Swich kaleratu zenean, ikaragarrizko ilarak egon omen ziren New Yorken eta produktua ordu batzuen buruan agortu zen. Naiz gutxi izan Euskaraz ere baten batzuk ere hasi dira saltzen.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, ikastolak