Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Katu batzuk pozoituta agertu dira Beasainen

Lau Katu elkarteak jakinarazi du Errekarte kale eta inguruko parkeetan ondarrak azaldu direla

Jueves, 8 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

beasain- Beasainen berriz ere pozoindutako katuak atzeman dituztela jakinarazi du Lau Katu elkarteak. “Aste honetan Errekarte kalean eta inguruko parkeetan pozoi ondarrak agertu dira”, azaldu dute elkarteko kideek. Ez da herrian lehen aldia horrelako zerbait gertatzen dena, izan ere, joan den azaroan, toki berean, bederatzi katuko kolonia batean, bost katu hil ziren pozoia irentsi zutelako.

Kasu hauen berri ere izan du Beasaingo Udalak eta “kontrolik gabe zabaldutako pozoiak eragin ditzakeen ondorioak larriak” izan daitezkeela gogoratu dute, ez bakarrik kalean paseatzen diren etxeko animalientzako baizik eta pozoia hartu eta irentsi dezakeen edozein pertsonarentzako. Bestalde, horrelako “jokaera krudelak animaliei heriotza oso mingarria eta latza” eragiten dietela ere salatu dute. Horregatik, praktika mota hau atzemateko bere baliabide guztiak martxan jarriko ditu eta halako praktikak egiten dituztenak isunez zigortuko ditu.

elkarlanaBeasaingo Lau Katu Elkartearekin batera Beasaingo Udalak herriko katuen kopuruari kontrola ezartzeko elkarlanean dihardu duela hainbat hilabetetik hona. Helburu komuna dute bai Udalak eta baita elkarteak ere, hain zuzen, katuen ongizatea bermatzeaz gain herritarrekin bizikidetza egokia izatea.

CES protokoloaren bitartez (harrapaketa, antzutzea eta askatzea), katuen ugaltzea murrizten da eta hori egiten dute Lau Katu elkarteko kideek. Ikerketa-lan ugarik ziurtatu duten bezala, osasun ikuspuntutik protokolo hau, katu-populazioaren kontrolerako eta abereen ongizaterako jarraibide egokiena dela gogoratu dute Beasaingo Udaletik.

Bestalde, hiri ingurunean katu koloriak izatearen onurak ere aipatu nahi izan dituzte, eta hala nola, karraskari eta intsektuen kontrol ekologikorako onak direna berretsi dute, betiere katuen ugalketa kontrolpean izan eta kopurua eta osasun-baldintzak egokietan bizi daitezen. Hori horrela izanda, Udaletik beasaindarrei eta bizilagunei, katuekiko errespetuzko jarrera izatea eska-tzen die, hauen ohituretan esku hartu gabe eta elikagai organikoekin katuak ez elikatuz. - M.A.

Herramientas de Contenido