Ikasleak aske hezi nahi ditugu

Iñaki Beltran Gallego, Gorane Artieda Apeztegia, Iñaki Sanchez Lafuente, Manuel Mellado Bueno, Kristina Fernandez Perez En representación de los claustros de Mendaur DBHI (Doneztebe), Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) y Lekaroz DHI (Lekaroz) - Viernes, 9 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Urtarrilaren 14an Baztango UPNko zinegotzi batek idatzitako Sí se adoctrina artikuluaren harira, argi utzi nahi dugu guk ez dugula inor adoktrinatzen. Mingarria zaigu joku politiko interesatuen baitan sortutako kalapita faltsuetan, geure burua enegarren aldiz zikindua ikustea.

Ikasturte hasmentan ikasleei emandako eta gurasoek sinatu eta onartutako programazioan agertu bezala, Lekarozko Euskara Departamentuak ikasle talde bati liburu baten irakurketa proposatu zion. Iduri duenez, liburua ez da artikulua idatzi duenaren eta UPNren gustokoa izan, eta hori aitzakia hartuta alimalekoak erran ditu aipatutako departamentuaren kontra. Manipulazio eta adoktrinamendu bezalako hitzak erabili ditu arrazoietan eta Euskara eta Literatura mintegiko irakasleen profesionaltasuna zalantzan paratu du. Bertz-alde, ez da ahalke izan irakasle batz-uen bizitza pribatua epaitzeko eta zenbait ondorio faltsu ateratzeko.

Gure bailaran, nobela beltzaren suspertzea eman da (H)ilbeltzak azken urteetan antolatu dituen ekintzen ondorioz eta oihartzuna Euskal Herri osorat hedatu da. Oihartzun honen parte izan nahirik, Lekarozko Euskara Departamentuak hiru nobela beltz proposatu zizkien ikasleei leitzeko DBHko maila honetan. Baztango UPNko zinegotzi honek hauetako liburu bat adoktrinatzeko tresna dela adierazi du. Euskara Departamentukideek irakurzaletasuna bulkatzea dute helburu, eta ez inor adoktrinatzea.

Hortaz, Mendaur DBHI, Elizondo Lanbide Eskola IIP eta Lekaroz BHIko klaustroek sendo bezain ozen erran nahi dute, ikastetxearen baitan irakasleok hartzen ditugun erabaki pedagogikoak eta lana, lekuz kanpo, auzitan paratzea onartezina dela.