Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Urretxu eta Zumarragako liburu lanketa taldeen saioak

? |

Viernes, 9 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

zumarraga- Urretxu eta Zumarragan hiru liburu lanketa talde daude eta hiruek otsaileko bigarren asterako solasaldiak antolatu dituzte.

Munduko Literatura taldearen saioa hilaren 19an izango da: 18.30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Jung Chang idazle txinatarraren Cisnes salvajes liburuari buruz hitz egingo dute. Lan hau autobiografikoa da. 1991n argitaratu zuen eta belaunaldi ezberdinetako hiru emakume dira protagonistak. Beraien bitartez, idazleak Txinako XX. mendeko historia konta-tzen du. Liburu hau 37 hizkun-tzatara itzuli da eta 13 milioi ale saldu dira.

Hilaren 22an Munduko Emakumeen Literatura taldearen txanda izango da. Urretxuko liburutegian elkartuko dira, 18.30ean. Hiromi Kawakami japoniarraren El cielo es azul, la tierra blanca liburuari buruz hitz egingo dute. Kawakamik maitasun istorio berezi bat kontatzen du liburu honetan. Bi liburu lanketa talde hauek Monica Leivak dinamiza-tzen ditu.

Euskaraz Bukatzeko, hilaren 28an euskarazko liburuak irakurtzen dituen taldea elkartuko da. Luis Garderen Ehiztarien isilaldia liburua izango dute hizpide. Saioa Zumarragako kultur etxean izango da, 19.00etan, eta idazlea bertan izango da.

Liburu honetan Gardek bi istorio uztartu ditu: 1938an San Kristobal gotorlekutik alde egin zuten bi iheslarirena eta ihesaldi hari buruzko nobela idatzi nahi duen idazlearena. Saio hau Gorka Azkaratek dinamizatuko du. - A.Z.

Herramientas de Contenido