goierri

Argi berriko mus lehiaketa gaur, Ordizian

2018(e)ko otsailaren 10a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Argazkia

Galería Noticia

Argazkia

ordizia- Tradizio handiko lehiaketa izango da gaurkoan Ordizian. Hain zuzen ere, Argi Berriko mus txapelketa azkarraren 41. edizioa jokatuko da. Arratsaldeko 16.30ean emango diote hasiera aurtengo saioari eta parte-hartze handia espero dute. Iaz, esaterako, 94 bikotek parte hartu zuten.

Mus azkarrak esan nahi du bikote batek partida bat galdutakoan amaituko dela haren ibilbidea, ezingo du berriz jokatzen jarraitu. Irabazleek, baina, sari potoloa jasoko dute. Irabazleek 1.500 euro eta txapelak jasoko dituzte, bigarren bikoteak 800 euroko saria eta hirugarrenak, bestalde, 400 euro. - M.A.