donostia

Euripean ere, kaleak hartu dituzte mozorroek eta konpartsek

2018(e)ko otsailaren 10a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Argazkia

Galería Noticia

Argazkia

inauteriak.Eguraldiak ez zuen lagundu, baina horren beharrik ere ez dute izaten inauterizaleek giroa berotzeko. Ostegun gauean Illunbeko ikuskizunean aurkeztu zituzten konpartsek haien jantzi eta dantzak eta atzo kalera atera eta herritarrei erakutsi zizkieten, Urdaneta kalean. Gaur izango dute, hala ere, egun handia, desfilean aterako baitira 17.00etatik aurrera, eguraldiak oztopatzen ez baitu, behintzat. Gaur izango baita Donostiako inauterietako egunik luzeena: egun osoan zehar txarangak eta animazioa egongo dira, arratsaldean haurrentzako ikuskizuna ere bai Antzoki Zaharrean eta gauean Festan Blai Bretxan eta zirkoa Konstituzio plazan, besteak beste, baita antzinako konpartsen desfileak ere. Argazkiak: R. Plaza